Ikasleen praktikak nahitaezkoak izango dira, bai masterrean, bai arriskuan eta gizarte gatazkan dauden gazte kalteberekin esku hartzeari buruzko moduluan. Lotura Emozional Balidatzailearen ereduan, praktikak Euskadiko Birgizarteratze Institutuan (IRSE-EBI) egin behar dira nahitaez; Bizkaian edo Gipuzkoan dituen baliabideetan, hain zuzen ere. Arrisku edo babesgabetasun larria edo oso larria duten nerabe eta gazteekin esku hartzeak egiten ari dira horietan.
Matrikula kopuruagatik beharrezkoa bada, Lotura Emozional Balidatzailearen ereduarekin lanean ari diren beste ikastetxe batzuekin hitzartuko dira plazak.