Tituluaren gakoak
Populazioaren zahartzea eta gaixotasun kroniko edo endekapenezkoak dituzten pertsona kopuruaren igoera erronka garrantzitsuak dira gizarte garatuetan.Zainketa aringarriek, beraz, osasun publikoaren arlo garrantzitsu bat osatzen dute.Pertsonen bizitza amaitzen ari denean, sufrimenduari, duintasunari, zainketarako beharrei eta bizi kalitateari erreparatzen zaie arlo honetan.
Gaixotasun kroniko baten egoera aurreratuan dauden pertsonek, hots, egoera kliniko terminalean daudenek, arreta gizatiarra eta konpetentea emango dieten profesionalak behar dituzte, beren premia fisikoak, emozionalak, sozialak eta espiritualak asetzeko.
Espezializazio titulu honek 35,5 ECTS kreditu ditu, eta ikasleei esku hartze kliniko eraginkorra eta aldi berean ikertzailea garatzeko beharrezkoak diren jakintzak, trebetasunak eta jarrerak ematea du helburu, pazienteei eta haien inguruneari arreta integrala emateko ahalmena emanez terminalitate eta kronikotasun egoeretan, eta jakintza eta trebetasunak emanez zerbitzu eta diziplina medikoen ikuspegitik, pazienteak egoera honetan izan ditzakeen eta behar dituen patologia eta zaintza aniztasunari aurre egin ahal izateko.