PRESONDEGIETAKO-IKASLEEN-HARRERAKO-ZERBITZUA

Presondegietako Ikasleen Harrerako Zerbitzua

Presondegietako Ikasleen Harrerako Zerbitzua 2005. urteko martxoan sortu zen, Presondegietan dauden eta EHUn goi-mailako ikasketak egiten hasi nahi duten edo hasitako ikasketak jarraitu nahi dituzten ikasleei laguntza eskaintzeko helburuarekin. Zerbitzua Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordearen menpe dago.

Zerbitzu hau sortzeko, kontuan hartu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa Presondegietan diren Pertsonei buruzkoa. Protokolo hori, hain zuzen, aho batez onartu zuen Gobernu Kontseiluak, 2004ko urriaren 28an. Ondoren, II. ERANSKIN moduan argitaratu zen Lehen eta Bigarren Zikloko Irakaskuntzarako Kudeaketa Araudian.  (EHAA 177 zk., 2025-09-16). Goi hezkuntzarako europar marko berria aintzat harturik, UPV/EHUko gobernu kontseiluak protokoloaren edukia eguneratu zuen aho batez 2013ko uztailaren 18an egindako bileran. (EHAA 235 zk., 2013-12-11)

Espetxe-erregimeneko titulazioen eskaintza ikasturtez ikasturte eguneratzen da, Gobernu Kontseiluak onartu eta orrialde honetan urtero argitaratzen den eranskin baten bidez.

Gaur egun, Zerbitzuak arreta eskaintzen die Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan dauden ikasleei, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak -Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren  eta Hezkuntza Sailaren bidez- eta UPV/EHUk sinatutako indarrean duen lankidetza-hitzarmena, 2023ko azaroaren 21ean bere espetxeetan unibertsitate-irakaskuntzen programa garatzeko.

ZER JARDUERA MOTA ESKAINTZEN DU ZERBITZU HONEK?

Gai akademikoak eta/edo administrazio arloko gaiak kudeatzeko, Presondegietako hezkuntza arduradunarekin eta Unibertsitate Zerbitzu eta Zentroetako arduradunekin elkarlanean jarduten da.

  • Postaz edo bitarteko telematikoen bidez informazioa eta aholkularitza ematea, gai akademikoei, titulazio-eskanintzari, araudiari, protokoloari eta abarri buruz.
  • Ikasleen eta Unibertsitateko Sailaren arteko bitartekaritza koordinatzailearen bidez, ikasketen arloko galderei erantzuna emateko.
  • Ikasleentzako prestakuntza eta informazio-materialak prestatzea.
  • Irakasmateriala (programak, artikuluak, liburuak, etab.) bidaltzea edo EHUren hezkuntza-plataformako ikasgela birtualetan eskuragarri jartzea.
  • Azterketen kudeaketa
  • Emaitzak jakinaraztea

NON DAGO KOKATUTA? NOLA JAR NAITEKE HARREMANETAN ZERBITZUAREKIN?

Ignazio Maria Barriola eraikinean kokatuta dago. (Gelategia)
Elhuyar plaza1, 20018 Donostia.

Posta elektronikoa: sacp@ehu.eus
Telefonoa: 943 01 5207
Faxa: 943 01 8230

Harrera ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 

Additional information