IZENA-EMATEA-EHU

2025-2026 ikasturterako izena ematea

Unibertsitate-gradura sartzeko eskaerak: ekainaren 12tik uztailaren 1era

Ikasle guztiek sarrera-eskaria egingo dute SARBIDEA-ren bidez eta erantsi beharreko dokumentazioa igorri beharko dute tramitatzeko epe barruan: ekainaren 12tik uztailaren 1era.

Ikasle bakoitzak gehienez zortzi gradu aukeratu ahal izango ditu eta haien ordena funtsezkoa da, eta, onartze-prozedura hasi ondoren, ezingo da aldatu.

Egiaztatu, zure eskaera baieztatu aurretik, nahi dituzun gradu guztiak zure eskaeran sartuta daudela. Hala ez bada, zure aurreinskripzioa aldatu behar duzu falta direnak sartzeko, eta, datu guztiak zuzenak direla ikusten duzunean, zure aurreinskripzioa berretsiko duzu.

OSO GARRANTZITSUA: Ez duzu sarrera-eskaria amaituko dagokion gordekina lortu ez baduzu. Kontuan izan ez dela izapidetzeko onartuko frogagiriarekin batera ez datorren erreklamaziorik.

AURREZ IZENA EMATEKO BEHAR DITUZUN DOKUMENTUAK 

  1. NANaren edo pasaportearen fotokopia, EAEko ikaslea ez bazara.
  2. Unibertsitate-graduan sartzeko erabiltzen dituzun ikasketen arabera, fotokopia konpultsatua edo CSVa dutenak beharko dituzu:
    • Unibertsitatera sartzeko probaren behin betiko txartela, UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean egin bada,
    • Lanbide Heziketako ikasketen ziurtagiri akademikoa, deialdia eta ikasketen amaierako nota adierazita.
    • Egindako unibertsitate-ikasketen ziurtagiri akademikoa (UPV/EHUn 1990az geroztik egindako titulazioa duten ikasleentzat izan ezik),
    • UNEDek emandako egiaztagiria edo unibertsitatean sartzeko aukera egiaztatzen duen beste edozein agiri.
  3. Desgaitasunen bat duten pertsonentzat edo desgaitasun-egoera pertsonalekin lotutako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituztenentzat gordetako plazak eskuratu nahi dituen ikaslearentzat, baldin eta aurreko eskolaldian hezkuntza-normalkuntza osorako baliabideak eta laguntzak behar izan badituzte, eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, egoera hori egiaztatzen duen administrazio eskudunak emandako dokumentua edo dokumentuak.
  4. Hizkuntza jakin bateko B2 maila lortzeko eskatzen diren graduetako plazak lortu nahi dituen ikaslearentzat, maila hori egiaztatzen duen erakunde eskudunak emandako agiria.
  5. Dokumentu guztiak aurkeztu ondoren, eta eskaera amaitutakoan, dagokion gordekina eskuratu ahal izango duzu.
EGIN ZURE AURREINSKRIPZIOA UPV/EHU-RAKO!

 

SARBIDEAK

Batxilergoko sarbidea

Hautaprobak 2025ean egingo dituzten EAEko batxilergoko ikasleak (Ezohiko deialdikoak barne)
 
Hautaprobak aurreko urteetan gainditu dituzten ikasleak
Beste erkidego batzuetan gainditu dituzten ikasleak
Unibertsitaterako sarbidea ematen duten atzerriko ikasketak dituzten ikasleak
(2/2006 hlo, maiatzaren 3koa)

 

Goi Mailako Heziketa Zikloetatik sartzea

2024-2025 ikasturtean lanbide heziketa egin duten EAEko ikasleak
Beste erkidego batzuetako LHko ikasleak edo aurreko urteetan LH egin duten EAEko ikasleak

 

25 eta 45 urtetik gorakoen sarbidea

Azterketa 2025ean egingo duten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak
Azterketa aurreko ikasturteetan gainditu duten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak

 

Beste sarbideak

Titulatuak
Lan-esperientzia