Kanpoko praktikak 4. mailako nahitaezko irakasgai bat dira eta horien helburua da bidea ematea jarduera profesionalak ezagutzeko psikologiaren eragin esparruetakoren batean: psikologia klinikoa, psikosoziala, lanaren eta erakundeen psikologia, eskolakoa, juridikoa, kirolarena...
Gure fakultateak hitzarmenak ditu ehunka erakunde publiko eta pribaturekin, eta erakunde horietako psikologoak izango dira praktika aldian zure prestakuntza gainbegiratuko dutenak.
Irakasgaiak 12 ECTS kreditu ditu: ikasgelako 200 ordu (normalean 4. mailako bigarren lauhilekoan) eta ikasgelaz kanpoko 100 ordu.
Horrez gain, aukera izango duzu borondatezko kanpoko praktikak egiteko, eta horien bidez gehienez 6 ECTS kreditu eskuratu ahal izango dituzu.
Hementxe daukazu Psikologia Fakultateak eskaintzen dizkizun boondatezko zein derrigorrezko kanpoko praktikei buruzko informazio guztia.