Sarrera-medikuntzako-gradua

Medikuntzako Gradua

Nested Applications

medikuntzako-gradua-presentacion

Medikuntzak bizitza, osasuna, gaixotasunak eta heriotza ikertzen ditu, eta prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak ematen ditu, pertsonen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko.

Medikuntzako Graduak gaitasuna emango dizu orotariko medikuntzan jarduteko eta gero graduondoko prestakuntza klinikoa nahiz ikerketakoa jasotzeko.

UPV/EHUk, gainera, irakasgune ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao (euskarazko taldea soilik), Araba (gaztelaniazko taldea soilik) eta Donostiako unibertsitate ospitaleetan, eta haietan egingo dituzu azkeneko hiru mailak. Medikuntzako Graduaren sei mailak amaitzean, medikuntzako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara. Bestalde, BAME (barruko mediku egoiliar) azterketa eginda, espezialitate mediko bateko prestakuntza jaso ahalko duzu lan merkatura sartu baino lehen.

Gradu honetako ikasketen kalitatea egiaztaturik dago, eta horren froga ditugu UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan lortzen dituzten emaitzak.

XSL Content

Knowledge areas

Health Sciences

Centre

Faculty of Medicine and Nursing

Campus

Bizkaia

Duration

6 courses

Number of credits

360 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,92 €

Pass mark

12,674 in ordinary exam session (2024/25)

Places available

200 places

Web Content Display

Medicina-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Historia kliniko osoa egiteko gai izango zara, gaixoaren lehendabiziko sintomekin hasi eta tratamenduarekin amaitzeko.
  • Praktikak Gurutzeta, Basurtu, Araba eta Donostiako unibertsitate ospitaletan eta beste gune soziosanitario garrantzitsuetan egingo dituzu.
  • Lehenengo mailako instalazioak, fakultateko ospitale birtualak bezala. Simulazio klinikoak egingo dituzu bertan gaixo birtualekin.
  • Sarrera zuzena doktorego programara.

medikuntzako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Zerbitzu bokazioa duen pertsona solidario eta enpatikoa bazara, osasunari lotutako ororen zale porrokatua bazara, zientzietan oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen lagundu nahi baduzu,Medikuntzako Gradua da zure gaitasun guztiak garatzeko titulu egokia.

Irteera profesionalak

Medikuntzako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:

  • Ospitaleetan, osasun zentroetan, anbulatorioetan, kliniketan, geriatrikoetan, eta abar, publikoak nahiz pribatuak izan.
  • Enpresetan, mutualitateetan eta aseguru konpainietan.
  • Kirol arloan.
  • Auzitegi medikuntzan.
  • Ikerketan.
  • Nazioarteko lankidetzan.
  • Aholkularitza medikoan.
  • Osasun administrazioan.