XSL Content

Marketing: Concepts, Strategies and Techniques27162

Centre
Faculty of Social and Communication Sciences
Degree
Doble Grado en Periodismo y en Publicidad y Relaciones Públicas
Academic course
2024/25
Academic year
2
No. of credits
6
Languages
Spanish
Basque
Code
27162

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4669
Applied classroom-based groups1421

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

“Marketin: Kontzeptuak, Estrategiak eta Teknikak” ikasgaiak Marketing Planaren osagaiak, helburuak eta tresnak ulertzeko oinarriak eskaintzen ditu.



Bigarren mailako ikasgai orokorra denez, bere helburua publizitateari eta harreman publikoei testuinguru bat ematea da, publizitatea marketin-tresnetako bat baita.

Harreman estua dauka ikasturte bereko “Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak” ikasgaiarekin. Erakusten du Publizitate eta Harreman Publikoen ekintzak, prezioekin edo marka eraikitzeko ekintzekin batera, nola kokatu Marketing Plan baten barruan.



Bestalde, ikasgaia laugarren mailako Marketin estrategiko eta interaktiboa ikasgaiarekin osatzen da, eta ikasgai horren sarrera gisa balio du.



Aurreko jakintzak ez dira beharrezkoak, baina, praktiketan Excel erabiliko denez eta taulak egin behar izango direnez, estatistikari buruzko oinarri batzuk desiragarriak dira. Horiek Graduko lehengo ikasturtean ikasi dira, “Komunikazioari Aplikatutako Estatistika” ikasgaian.



Ikasgaiak, irteera-profilaren garapenari dagokionez, hiru alderdi ematen ditu, haien artean lotutakoak. Lehenik eta behin, erabiltzen diren tresnak ulertzeko aukera ematen du, bereziki publizitatearen eta harreman publikoen zeregina eta, oro har, komunikazioa, horiek plan baten barruan kokatzen baititu, helburu jakin batzuekin. Bigarrenik, plan hori enpresa osoan non kokatzen den ulertzeko aukera ematen duen ikasgaia da. Azkenik, Marketin Plan integral edo partzial bat egitea da edozein ikaslek lan-munduan sartzen denean eta komunikazio-sail batean, marketin-sail batean, aholkularitza-enpresa batean eta abarretan integratzen denean eraiki edo erabiliko duen tresna nagusietako bat.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Irakasgaiak aukera ematen du marketin-plan bat diseinatzeko funtsezko gaitasuna garatzeko, oraingoz modu azalekoan, eta, gero, laugarren mailan, zehatzago. Eskema da helburu jakin bat finkatzen dela eta hori lortzeko beharrezkoak diren marketin-tresnak bilatzen direla.



Gaitasun orokor hori lortzeko, gaitasun zerrenda zehatzagoa garatuko du ikasleak:



1. Marketinaren kontzeptua eta horrek enpresaren komunikazioarekin duen lotura ulertzea.

2. Merkaturatzean eta komunikazioan enpresaren indarguneak eta ahulguneak aurkitzen ikastea.

3. Enpresaren garapen komertzialerako aukerak eta mehatxuak aztertzea.

4. Marketin edo komunikazio helburu eta estrategiak proposatzea.

5. Marketinaren teknikak identifikatzea: produktua/zerbitzua, salneurria, komunikazioa, banaketa.

6. Marketin Plan baten barruan, diru-sartzeak eta kostuak finkatu.

7. Marketin testu profesionala ulertzea eta aztertzea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Lehenengo Atala: Kontzeptu Orokorrak



I. Gaia: Marketinaren kontzeptuak eta garapena

1. Marketinaren eboluzioa eta garapena

2. Marketinaren kontzeptua: Definizioak



II. Gaia: Merkatua eta bere ingurugiroa

1. Enpresaren ingurugiroa

2. Eskariaren analisia. Segmentazioa







III. Gaia: Kontsumitzailearen jokabidea

1. Kontsumitzailearen Erabakitzeko Prozesua

2. Lasterbideak: Erabakitzeko Mekanismoak



Bigarren Atala: marketinaren aldagaiak

IV. Gaia: Produktua

1.Produktuaren Kontzeptua eta Sailkapena

2.Marka

3. Produktu Berrien Garapena

V. Gaia: Prezioak

1. Prezioen Helburuak

2. Prezioak Finkatzeko Ereduak

VI. Gaia: Komunikazioa

1. Kontzeptu Orokorrak

2. Komunikazio Mixa

3. Salmenta Zuzena

4. Publizitatea

5. Salmenta Promozioa

6. Harreman Publikoak

VII. Gaia: Banaketa

1. Banaketaren funtzioa: Kontzeptua eta definizioak

2. Banaketa Kanalen Hautaketa

3. Banaketa Kanalaren Ebaluaketa



MethodologyToggle Navigation

Ikasgaiak eskola ordu magistral eta praktikoak ditu. Praktikak launaka egiten dira, ikasleak bere kabuz aukeratutako taldeekin. Bakakako praktika batzuk ere egiten dira.

Lauhilekoan zehar bi azterketa egingo dira gutxienez, azken notaren %50 osatuko dutenak. Praktikak notaren %40 izango dira, eta praktika indibidualak, %10. Azterketa bat gutxienez presentziala izan daiteke. Hala ere, egoerak hala eskatzen badu, azterketa eGela bidez egingo da.



Ebaluazio sistema hau modu presentzialean zein ez presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Multiple-Choice Test (%): 50
    • Individual works (%): 10
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 40

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ebaluazioa jarraia da, galdetegien eta praktiken bidez.

Galdetegiak, test erakoak, eGela plataformaren bidez edo aurrez aurre egin ahal izango dira, egoerak horretarako aukera ematen badu.

Praktikak mota desberdinetakoak izango dira. Bere helburuak arlo teorikoak indartzea eta analisia eta kalkulua egiteko gaitasuna sustatzea da.



Edonola ere, azterketa presentzial idatzia egiteko, eskuz idazteko baliabideak soilik erabili ahal izango dira (boligrafoa, luma...), borragoma eta azpimarragailua barne. Beste baliabiderik ez dago baimenduta.

Espresuki debekatzen da (baina zerrenda hau ez da osoa) sakelako telefonoak, kalkulagailuak edo ikasgaiaren apunteak erabiltzea, eta ikaslearen irismenetik kanpo egon beharko dute proba osoan.



Azken notan daukaten eragina hau da: 5 (galdetegiek) eta 5 (praktikek)



Azken ebaluazioaz:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



Azken probaren bitarteko ebaluazioak azterketa bat izango du, test erakoa, 50 galdera ingurukoa, eta bi praktika gutxienez. Azterketa azken notaren %70 izango da, eta praktikak gainontzeko %30.



Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ez-ohiko deialdietan azken ebaluazio sistema erabiliko da.

Compulsory materialsToggle Navigation

KOTLER, P., AMSTRONG, G. (2008). Principios de Marketing. Pearson Education, Madrid

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

AAKER, D. (2001). Construir marcas poderosas. Gestión 2000, Barcelona.

COHEN, W. (1990): El Plan de Marketing: procedimientos, formularios, estrategia y técnica, Bilbao Deusto

QUINTANA, M.A. (2005). Principios del Marketing. Ediciones Deusto, Bilbao.

KOTLER, PHILIP (1988): Fundamentos de mercadotecnia, México, Prentice Hall

KOTLER, P., AMSTRONG, G. (2008). Principios de Marketing. Pearson Education, Madrid (Hay otras ediciones: KOTLER, P., AMSTRONG, G. (2005). Marketing. Pearson Education, Madrid).

SAINZ DE VICUÑA, J. M.(2001): El Plan de Marketing en la práctica, ESIC, Madrid, 2001

VELA, C., BOCIGAS, O. (1996). Fundamentos del Marketing. Universidad Pontificia de Comillas, Madrid

In-depth bibliography

Kotler. P., Dipak, C.J., Maescincee, S. (2002). El marketing se mueve. Paidós empresa, Barcelona
Llano, F., Calvo, J. (2007). Hoy es marketing. ESIC, Madrid
Lenderman, M., Sánchez, R. (2008). Marketing experiencial. ESIC, Madrid
Montero, F. (2005). Marketing de periódicos y revistas. Pirámide, Madrid
Redondo, I. (2000). Marketing en el cine. Pirámide, Madrid
Santesmases, M. (2004). Marketing, conceptos y estrategias. Pirámide, Madrid
Stanton, WJ. (1978). Fundamentos de marketing. McGraw-Hill, México

Journals

ESIC, revista española de investigación de marketing
What's new on marketing
Harvard-Deusto Marketing & ventas

Bibliotekako aldizkarien azterketa egitea gomendatzen da.

Web addresses

http://marketing-oinarriak-puko.wikispaces.com/
http://www.aimc.es/
http://www.aeap.es/agencias/agencias_asociadas.asp
http://www.emprendedores.orange.es/
http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/es/
http://ocw.mit.edu/OcwWeb/web/courses/lang/es/es.htm

GroupsToggle Navigation

16 Teórico (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

18:00-20:00 (1)

16:00-18:00 (2)

2-15

18:00-19:30 (3)

17:30-19:00 (4)

Teaching staff

16 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

19:00-20:00 (1)

Teaching staff

16 Applied classroom-based groups-2 (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

15:00-16:00 (1)

Teaching staff

17 Teórico (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

18:00-20:00 (1)

16:00-18:00 (2)

2-15

18:00-19:30 (3)

17:30-19:00 (4)

Teaching staff

17 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

19:00-20:00 (1)

Teaching staff

17 Applied classroom-based groups-2 (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

15:00-16:00 (1)

Teaching staff

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-15

13:30-14:30 (3)

12:00-14:00 (4)

Teaching staff

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
2-15

14:00-15:00 (1)

Teaching staff