Mekanikaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea eta, beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Bestalde, sistema hauek azkarragoak, seguruagoak eta eraginkorragoak izateko kontrola eta automatizazioa beharrezkoa da eta hori Industria Elektronikaren eta Automatikaren ingeniaritzaren alorrari dagokio.
Ingeniaritza Mekaniko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzak trebatu egingo zaitu bi alor hauei dagozkien lanetan jardun ahal izateko formakuntza jasotzeko, eta are garrantzitsuago dena, bi alorretako jakintza sakona eskatzen duten kualifikazio handiko atazak gauzatzeko. Halako profesionalak behar ditu Industria alorreko berrikuntzak, Industria 4.0 deritzonaren paradigma berriak.
Profil honetako tituludunak behar dituzten enpresa askorekin dugu lankidetza. Horietan egingo dituzu zure formakuntzako praktikak eta gradu-amaierako lana, aukeratu zaituen enpresak proposatutako proiektu integral baten barruan.
Knowledge areas
Engineering and Architecture
Centre
Faculty of Engineering - Gipuzkoa
Campus
Gipuzkoa
Contact
Duration
5 courses
Number of credits
312 ECTS credits
Languages
Basque, English, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
18,23 €
Pass mark
12,162 in ordinary exam session (2024/25)
Places available
15 places
4 razones para elegir este grado
- Estudiando este grado tendrás una gran diversidad de salidas profesionales.
- Esta titulación tiene atribuciones profesionales legalmente reconocidas.
- La demanda laboral para las personas graduadas en ingeniería mecánica y electrónica industrial y automática es muy alta.
- Dispone de amplias posibilidades tanto de cursar parte de los estudios en el extranjero, como de continuidad de los estudios una vez finalizado el grado.
Sarrera-profila
Anbizio handiko pertsona bazara eta zure ikasketako urteei etekin ahalik eta handiena atera nahi badiezu. Matematika, Fisika, Kimika eta Adierazpen Grafikoaren moduko ikasgaiak gustuko badituzu eta arazo praktikoei irtenbidea bilatzeko erabili nahi badituzu. Aurrerakuntza teknologikoak eta industria alorreko berrikuntzak liluratzen bazaituzte, zure etorkizuna Ingeniaritza Mekanikoko, eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzean dago.
Irteera profesionalak
Industria sektoreko orotariko enpresetan: makinaerreminta, automobilgintza, energia, aeronautika, robotika, adimen artifiziala, eraikuntza, siderurgia…
- Bulego Teknikoa eta I+G+B sailak. Proiektuen idazketa, sinadura eta garapena
- Antolakuntza eta Planifikazioa enpresa eremuan
- Produkzio-prozesuen kontrola eta garapena
Horretaz gain:
- Zerbitzu-enpresak: ingeniaritza eta aholkularitza
- Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak eta txostenak egitea