Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, aplikazioa eta presentzia duena gure herriko sektore estrategiko gehienetan eta gure artean oso errotuta dauden arloetan, hala nola makina erremintan, automobilaren industrian, aeronautikan, robotikan eta mikroelektronikan. Era berean, aplika daiteke ere beste arlo batzuetan, esate baterako: medikuntzan, nekazaritzan, salgaiak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energia ekoizpenean eta banaketan, etab.
Gradu hau amaitzerakoan, gai izango zara zirkuitu elektronikoak diseinatzeko, ekoizpen prozesuen tresneria eta automatizazioa hobetuko dituzten sistemak garatzeko, eta industria prozesuetako kontrol sistemak sortu eta analizatzeko.
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduak gaitasuna emango dizu industria ingeniaritza teknikoan aritzeko, Industria Elektronikaren eta Automatikako espezialitatean.
Horretaz gain, enpresetan egindako borondatezko praktiken bidez, UPV/EHUk zure prestakuntza osatzeko aukera eskaintzen dizu.
Knowledge areas
Engineering and Architecture
Centre
Faculty of Engineering - Vitoria-Gasteiz
Campus
Alava
Contact
subdir.oacademica.ei-vi@ehu.es
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Basque, English, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
18,23 €
Pass mark
5,484 in ordinary exam session (2024/25)
Places available
45 places
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Zientzialari edo teknologo izan zaitezke proiektu berritzaileak garatuz.
- Azkenaren azkena ikasiko duzu robotika, komunikazioak, nabigazio autonomoa zein domotika bezalako gaietan.
- Aukera izango duzu praktikak enpresa eta erakundeetan egiteko, bai eta GRALa horietako batean egiteko ere.
- Graduko atal bat Europa, Latinoamerika, AEB, Australia, Errusia eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikas dezakezu.
Sarrera-profila
Elektronikak jakin-mina sortu badizu beti, ezin bazara egon gailu eta zirkuitu elektronikoak desmuntatu eta berriro muntatu gabe, eta robotikaren, energia berriztagarrien, garraio elektrikoaren, komunikazioen, domotikaren edo industria sistema automatikoen zale amorratua bazara, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.
Irteera profesionalak
Industria sektorean, enpresa aukera handia duzu:
- Automobilgintza, aeronautika, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuen fabrikazioa, energia berriztagarriakā¦
- Robotika, adimen artifiziala.
- Proiektuen ingeniaritza.
- Teknologia zentroak edo I+G+B departamentuak.
- Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza departamentuak.
Baita irakaskuntzan eta administrazio publikoen arloan ere.