Breadcrumb

Sarrera-Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua

Nested Applications

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua - Aurkezpena

Baliabideak hobeto erabiliz produktibitatea eta efizientzia hobetzea giltzarri da edozein enpresarentzat, eta helburu hori betetzeko bidean, funtsezkoa da errealitate teknologiko eta industriala ulertzea.

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzak ezin hobeto bateratzen ditu industria arloko prestakuntza teknikoa eta enpresa egituren kudeaketa eta antolakuntzako prestakuntza. Beraz, gradu honi esker, gai izango zara edozein antolakuntzaren baliabideak hobeto aprobetxatzeko, eta enpresaren edozein sailetan lan egiteko.

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduaren bidez, enpresa munduari lotutako industria ingeniaritzaren oinarriak menderatuko dituzu, ekoizpenari eta operazioei zuzen lotutako arloetan: kalitatea, erosketa, arlo komertziala, logistika, ekoizpena, prozesuak, finantzak, mantenimendua, berrikuntzaren kudeaketa, proiektuen kudeaketa, giza baliabideak, etab..

Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbide bat eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen ditu. Horrek esan nahi du ibilbide bat egin ahal izango duzula, unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin zuzenean lotutako ordaindutako lan-jarduera tartekatzeko. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza-proiektu bati eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzari esker, bi mundu hauetan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izango duzu.

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Engineering - Bilbao

Campus

Bizkaia

Contact

grados.eib@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

11,150 in ordinary exam session (2024/25)

Places available

50 places

Grado-ingenieria-organizacion-industrial-Arrazoiak

4 razones para elegir este grado

  • Profesionales con gran demanda. La importancia del factor humano y su gestión desde un enfoque organizacional resulta clave en la empresas actuales y futuras.
  • Se imparten contenidos técnicos orientados a la organización de la empresa.
  • Formamos profesionales capaces de aunar capacidades técnicas y habilidades emocionales.
  • La creación de empresas tecnológicas demanda técnicos creativos con conocimientos financieros.

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua-Perfil

Sarrera-profila

Antolakuntza atsegin baduzu, gai bazara lantaldeak zuzentzeko, komunikazio trebetasunak badituzu, eta ezagutzak matematikan, fisikan, kimikan eta marrazketan, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Edozein enpresa edo aholkularitza etxetako sail ia-ia guztietan lan egin ahal izango duzu:

  • Salmentak.
  • Erosketen kudeaketa.
  • Ekoizpen plangintza.
  • Lan ekipoen zuzendaritza.
  • Proiektuen plangintza eta monitorizazioa.
  • Kalitate kontrola.
  • Publizitatea eta marketina.
  • Giza Baliabideak.