UPV/EHUko Eztabaida barne Liga (Pre G9)
Ikasleen eta Partaidetzarako Errektoreordetzak ikasle guztiei UPV/EHUko Eztabaida-ligan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die. Honako kultura-jarduera hau urtero ospatzen da gure unibertsitatean eta oinarrizkoa hartzen da ikaslegoaren formakuntzarako eta garapen pertsonalerako.
Programa
MARTXOAK 14, OSTIRALA
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Auditorioa:
- 9:30 Akreditazioak ematea
- 9:40 Ongietorri instituzionala, zozketa eta gurutzaketen iragarkia
30, 33 y 34 gelak:
- 10:00-11:15 1. txanda
- 11:15-12:30 2. txanda
- 12:30-13:45 3. txanda
- 13:45-14:45 Bazkaltzeko atsedena
- 14:45-16:00 4. txanda
- 16:15-16:30 Epaimahaiaren erabakia eta finalisten iragarpena: 30 gela
Auditorioa:
- 16:45-18:00 Finala
- 18:00-18:15 Epaimahaiaren erabakia
- 18:15 Emaitzen iragarpena eta amaiera
Helburua
Euskal Herriko Unibertsitatean (Gasteizen), apirilaren 2, 3 eta 4an ospatuko den XV. G-9 Unibertsitate arteko Eztabaida Ligan, gure unibertsitatearen ordezkotza emango duen oradore-taldea hautatzea.
Baldintzak
Talde gisa izena emateko, gutxienez 3 pertsona eta gehienez 5 pertsona izan behar dira. Dena den, parte hartu nahi baduzue eta talderik ez baduzue, jarri gurekin harremanetan.
Aitorpena
ECTS kreditu 1
Izena ematea
Harremanetarako
Edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan: lourdes.gaston@ehu.eus; marta.ardanzag@ehu.eus