Haur Hezkuntzako Graduak nahitaezko hiru praktika aldi dituzte:
- Practicum I. 2. mailan egiten da, eta 5 asteko iraupena izaten du. Ikasleek praktikako 8-9 kreditu egin behar dituzte Arabako ikastetxeren batean.
- Practicum II. 3. mailan egiten da, Arabako ikastetxeren batean. 11-12 kreditu dira guztira, eta 7 asteko iraupena izaten du.
- Practicum III. 4. mailan egiten da, eta 18 kreditu ditu guztira. 10 astean zehar banatuta egiten da, EAEko eta Nafarroako zeinahi ikastetxetan (ikasleak aukeratutakoan).
Praktikak bertan egitekoak dira; tutoretza lana, berriz, unibertsitateko irakasleek eta Haur zein Lehen Hezkuntzako irakasleek egiten dute.
Hainbat entitaterekin sinatutako lankidetza hitzarmen batzuen bidez bermatuko dizugu curriculum praktikak egingo dituzula: besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin, itundutako hainbat ikastetxerekin eta Nafarroako Hezkuntza Sailarekin.
Hementxe daukazu Haur Hezkuntzako Graduak eskaintzen dizkizun nahitaezko praktikei buruzko informazio guztia.