Baliabide falta, mendekotasuna, indarkeria, tratu txarrak, diskriminazioa... gure gizartean hainbatek pairatzen dituzten egoerak dira, zailtasun, behar eta arazo sozialak gainditzeko eta ongizatea eta justizia soziala lortzeko lan egiten duten profesionalen esku hartzea behar dutenak.
Gizarte langileak zuzenean eta modu integralean esku hartzen du pertsona horiekin eta horien familiekin, taldeekin eta komunitateekin; laguntza eskaintzen die, baita gizarte zuzenbide eta baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eman ere. Bestalde, aktiboki hartzen du parte arazo sozialen salaketan eta ikerketan.
Gizarte Langintzako Graduak profesionalki gaitzen zaitu, lanbideari eta diziplinari lotutako ezagutza, abilezia eta trebetasunak eskuratuta.
Eta, gainera, espezializatzeko aukera izango duzu: Gatazketan Esku-hartzea eta Gatazken Eraldaketa eta Komunitate Sustapena aipamenetan.
Knowledge areas
Social Sciences and Law
Centre
Faculty of Labour Relations and Social Work. Álava Department
Campus
Alava
Contact
i.fernandezdelabastida@ehu.eus
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Basque, English, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
13,72 €
Pass mark
8,356 in ordinary exam session (2024/25)
Places available
125 places
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Zeure prestakuntzari esker gizarte zailtasunak dituzten pertsona eta komunitateen bizitza hobetzen lagunduko duzu
- Inguruan dugun gizartea ulertzeko gaitasuna izango duzu eta jarrera kritiko eta eraldatzailea osatuko duzu.
- Aukera izango duzu gizartea eraldatzeko ahalmen handia duten eremuetan espezializatzeko: gatazken gestioa eta komunitate sustapena.
- Praktikak hautatzeko aukera izango duzu administrazioan edo gehien nahiago dituzun gizarte entitateetan.
Sarrera-profila
Gizarte sentsibilitate handiko pertsona bazara, gizarte justuago eta berdinzaleago baten aldekoa, gizarte politikak interesatzen bazaizkizu eta pertsonen, taldeen eta komunitateen aldatzeko gaitasunean sinesten baduzu, zalantzarik gabe Gizarte Langintzako Graduan aurkituko duzu zure lekua.
Irteera profesionalak
Zerbitzu publikoetako (udalak, aldundiak...) edo pribatuetako (elkarteak, GKE...), arlo desberdinetan:
- Gizarte ongizatea:
- Oinarrizko gizarte zerbitzuak, larrialdiak, etxez etxeko laguntza...
- Gizarte zerbitzu bereziak (adineko pertsonei, emakumeei, haurrei, mendekotasun egoeran daudenei, etorkinei, etxerik gabeko pertsonei, eta abarri zuzendutakoak)
- Osasuna: lehen mailako arreta, ospitaleak, buruko osasuna, droga mendekotasuna
- Justizia: epaitegiak, espetxeak
- Hezkuntza, enplegua, etxebizitza
- Esku-hartzeko arlo berriak: familia eta komunitate bitartekaritza, berdintasuna, garapenerako lankidetza, aholkularitza, adituen gizarte azterketa