XSL Content

Bromatology25123

Centre
Faculty of Pharmacy
Degree
Doble Grado en Farmacia y en Nutrición Humana y Dietética
Academic course
2024/25
Academic year
3
No. of credits
9
Languages
Spanish
Basque
Code
25123

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based60120
Applied classroom-based groups7.57.5
Applied laboratory-based groups22.57.5

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Bromatologia irakasgaia bigarren urteko lehen lauhilabetean garatzen da, Elikagaien Zientziak moduloaren barruan egonik. Elikagai mota desberdinen identifikazioa, definizioa eta sailkapena, hauen egituraren eta osagaien funtzionaltasunaren ezagutza, lehegaietatik kontsumorako presta dauden elikagaietaraino, bakoitzaren nutrizio-balioa ezartzea ahalbidetzen dute. GNDren profesionalaren lanerako tresnak dira elikagaiak, dietak osatzeko hauen ezagutza ezinbestekoa izanik.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

GAITASUNAK:

a) Elikagaien karakterizazioari,egiturari eta osakerrai buruzko informazio iturriak ezagutu, erabili eta interpretatu

b) Elikagaien osagaien propietateak eta elikagaien produkzio edo eta eraldaketa prozesuetan hauen interakzioa zein eboluzioa ezagutu eta interpretatu.

c) Elikagaien ezaugarri, osakera eta eraldaketaren arabera hauen garrantzi dietetikoa ondorioztatu.

d) Elikagaien karakterizazioaren, osakeraren eta eraldaketaren inguruko analisi-teknikak ezagutu, erabili eta hauen emaitzak interpretatu.

e) Elikagaien inguruko kontzeptu orokorrak zein, eritzi kritikoak emateko, kontzeptu hoiek elkarren artean erlazionatzea suposatzen duen informazioa era egokian espresatu

f) Era autonomo zein kooperatibo baten lan egin



IKASKETAREN EMAITZAK:(ikasleak...)

1. Elikagaiak eta elikagai-taldeak identifikatzen, definitzen eta sailkatzen ditu, lehengai zein prozesatutako elikagaien osagai bezala.

2. Elikagaien egitura makro eta mikroskopikoa deskribatzen du garrantzi dietetikoa duten osagaiekin erlazionatuz.

3. Garrantzi dietetikoa duten osagaiak izendatzen ditu, elikagaiaren atal desberdinetan zein elikagai osoan.

4. Elikagaien garrantzi dietetikoa ezartzen duten osagai nagusien edukia izendatzen du.

5. Elikagai baten edo elikagai talde baten garrantzi dietetikoa erabakitzen duten barne zein kanpo-faktoreak izendatzen ditu.

6. Elikagaien osagaien eta prozesatzearen inguruko ezagutzak aplikatzen ditu hauen garrantzi dietetikoan duten eragina ondorioztatzeko.

7. Elikagai baten edo elikagai talde baten garrantzi dietetikoa azaldu eta argudiatzen du.

8. Elikagaien analisi metodoak identifikatzen ditu eta garrantzi dietetikoa duten osagaien presentzia edo edukia edo kalitatearekin erlazionaturiko parametroak analizatzeko erabiltzen ditu, eta emaitzak interpretatzen ditu.

9. Elikagaien garrantzi dietetikoari edo beraien osagaiei buruzko informazioa aukeratzen, egituratzen, azaltzen eta argudiatzen du, eta informazioa hau ahoz azaltzen eta defendatzen du prestatzen duen aurkezpen audiovisual bat erabiliz.

10. Elikagaien eta hauen garrantzi dietetikoaren inguruko talde lanak zein laborategiko praktikak egiten kooperatzen du





Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. AURKEZPENA: 1.1. IRAKASLEAREN ETA IRAKASGAIAREN AURKEZPENA: Graduan eta zure etorkizuneko lanbidean irakasgaia kokatuko da. Helburuak, gaitasunak, edukiak, bibliografia, materiala, ebaluaketa eta programazioa azalduko dira



LEHEN ATALA: BROMATOLOGIA OROKORRA: Atal honetan elikagai guztiei eragiten dieten kontzeptuez arituko gara. Seguraski hemen azalduko diren kontzeptu asko beste disziplina baten ikuspegitik ikasi dituzu edo ikasiko dituzu beste irakasgairen baten, hemen bromatologiaren ikuspuntua emango zaizu. Bestalde, hemen azalduko diren kontzeptuak ezagutzea hirugarren atalean azalduko direnak ulertzen lagunduko dizu.

1. BROMATOLOGIA. definizioa, oinarriak eta dimentsioak, garapen historikoa, beste materia batzuekin duen erlazioa

2. ELIKAGAIA.definizioa eta sailkapena. Elikagaien osagaiak eta hauen inguruko informazio-iturriak. Jangarritasuna, onargarritasuna eta kalitatea. Hondatzea, toxikotasuna eta kontserbazioa. Elikadura-legeria

BIGARREN ATALA: BROMATOLOGIA BEREZIA: Atal honetan elikagai talde desberdinei eta hauetan dauden elikagai bereziei buruz arituko gara, hiru azpiatal jorratuz: landare jatorriko elikagaiak, animalia jatorriko elikagaiak eta miszelanea (aurreko taldeetan sartu ezin daitezkeen elikagaiak). Bigarren ataleko kontzeptuak argi edukitzea garrantzitsua izango da.

3. ZEREALAK

4. FRUTAK ETA BARAZKIAK

5. TUBERKULUAK

6. EGOSKARIAK

7. PERRETXIKOAK ETA HONDDOAK

8. FRUITU LEHORRAK

9. HARAGIA

10. ARRAINAK ETA ITSASKIAK

11. ARRAUTZA

12. ESNEA

13. EDARIAK

14. OLIOAK ETA GANTZAK

15. GOZOGARRIAK

16. ELIKAGAI BIZIGARRIAK

17. SALDAK, SALTSAK, ONGAILUAK ETA ESPEZIAK

18. ELIKAGAI GOZAGARRIAK

19. TALDE BEREZIENTZAKO ELIKGAIAK

20. ELIKAGAI BERRIAK





MethodologyToggle Navigation

Eskola teorikolen bitartez azalduko dira gaiak. Galdera laburreko azterketa bitartez ebaluatuko da (notaren %60). Idatzizko azterketan praktikei buruzko bi galdera sartuko dira notaren %10 suposatuz, galdera teorikoak 20 dira. Horrela amaierako idatzizko azterketaren balioa amaierako notaren gainean %70 da). Azterketa presentzialki egin ezin bada, modu ez presentzialean ebaluatuko da.

Praktiken ebaluaketa: Laborategiko praktiketan hainbat arazo praktiko azalduko dira, laborategiko oinarrizko analisi bromatologikoekin argitzeko. Planteaturiko galderei erantzun beharko da kalifikatuko den eta entregatu beharko duzuen txosten batekin (notaren %10). Bestalde, idatzizko amaierako azterketan praktiketako bi galdera sartuko dira, notaren %10 suposatuz. Horrela, praktiken ebaluaketa amaierako notaren %20 suposatzen du.

Gai hauetan sakontzeko gelako jarduerak proposatuko dira ikasleek garatu ditzaten (adibidez taldeko lana). Lanaren egituraren proposamena metodologia aktiboekin landuko da gelan, posible bada. Lanaren garapena tutoretza bitartez jarraituko da. Lana idatziz entregatuko da eta ahozko aurkezpena egingo da (presentzialki ezin bada, online defendatuko dira lanak). Gelako jardueren ebaluaketa amaierako notaren % 20 izango da.

Eskolak, praktikak eta ebaluaketa frogak momentuko egoerara egokituko dira, presentzialak zein birtualak izan daitezkeelarik. Honen inguruan ikasleari denboraz emango zaizkio argibideak.



Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 70
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 10
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 10
    • Exhibition of works, readings ... (%): 10

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Idatzitako azterketa galdera motz irekien bitartez (aldika test erakoren bat) egingo da eta erantzuna behar bezala justifikatuta egon beharko da puntuazio maximoa lortzeko. Azterketan eskoletako teoriari buruzko 20 galdera egingo dira.

Idatzizko azterketa gainditu duten ikasleei bakarrik (3,5 puntu 7ren gainean) gehituko zaizkie beste ataletan lortutako notak: lanak (2 puntu gehiago gehienez) eta laborategiko txostena (1 puntu gehiago gehienez).



Ebaluaketa sitemarea aukeraketa: ebaluaketa jarraia proposatzen da (amaierako notaren %30a azterketa baino lehenago ebaluatzen da). Ebaluaketa jarraiari uko egiteko aukera dago (bakarrik amaierako azterketa bitartez ebaluatua izan nahi badu ikasleak) irakasgaia hasi ondorengo 9 asteetan idatziz komunikatuz irakasleari.



Deialdiari uko egitea ("ez aurkeztua" bezala kalifikatua izateko, deialdia ez galtzeko): azterketara ez agertzearekin nahikoa da.



Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezhoizko deialdira heltzen diren ikasleak egingo zaien ebaluaketa adostu dezakete irakaslearekin. Ez da beharrezkoa izango bigarren aldiz eskola teorikoetara edo praktikoetara azaltzea. Aldez aurretik egindako lanetan lortutako nota mantentzen duten edo eta amaierako azterketa orokorra egin nahi duten aukeratu dezakete.

Compulsory materialsToggle Navigation

Irakasgaiaren atal teorikoa nahiz praktikoa jarraitzeko beharrezko material idatzia eGelan izango du eskuragarri, aurkezpenak eta laborategi kasu praktikoak. Laborategiko eskola praktikoetarako ikasleak jantzi egokiak (oinetako itxiak), mantala, kalkulagailua, arkatza edo boligrafoak, eta arkatz markatzaile ezabaezina eraman beharko du. Sailak eskeinitako babes materiala derrigorrez erabili beharko da.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Bases de la Alimentación Humana. VM Rodríguez, E. Simón. Ed. Netbiblo (2008)

Bromatologia. Bittor Rodriguez, Edurne Simon Elhuyar argitaletxea (2006)

Elikagaiak, elikadura eta dietetika. E Simon, B Rodriguez, I Labayen. UEU argitaletxea (2007)

Ciencia Bromatológica. Principios generales de los alimentos. José Bello Gutiérrez. Ed. Diaz de Santos (2000)

Bromatología. B. Rodríguez, E. Simon. Ed. Elhuyar (2007)

Ciencia de los alimentos Potter, Hotchkiss. Ed. Acribia (1999)

Tecnología del procesado de los alimentos: principios y prácticas P. Fellows. Ed. Acribia (1994)

Manual de química y bioquímica de los alimentos. TP Coultate. Ed. Acribia (2007)

Control e Higiene de los Alimentos IJ Larrañaga, JM Carballo, MM Rodríguez eta JA Fernández. Ed. McGraw-Hill (2004)

Código Alimentario Español y disposiciones complementarias. 6.edición. Ed. Tecnos (2003)

In-depth bibliography

-
Principios de ciencia y tecnología de los cereales. R. Carl Hoseney. Ed. Acribia (1991)
Tratado de ciencia y tecnología de las hortalizas. D.K. Salunkhe eta S.S. Kadam (editores). Ed. Acribia (2004)
El pescado y los productos derivados de la pesca: composición, propiedades nutritivas y estabilidad. A. Ruiter. Ed. Acribia (1999)
Leche y productos lácteos. Tecnología, química y microbiología. AH Varnam eta JP Sutherland (editores). Ed. Acribia (1994)
Conservación química de los alimentos. Erich Lück. Ed. Acribia (1981)
Ciencia de la carne y de los productos carnicos. James F. Price eta Bernard S. Schweigert. Ed. Acribia (1994)
Manual de bioquimica y tecnologia de la carne. G. Lopez de la Torre eta B.M. Carballo García. Ed. A. Madrid Vicente (1991)

Journals

European Food Research and Technology
Food Science and Technology
Journal of Food Science
Journal of Food Science and Technology
SUSTRAI
Alimentaria

Web addresses

http://www.aesa.msc.es/aesa/web/AESA.jsp
http://www.who.int/ipcs/food/jecfa/en/
http://www.calidadalimentaria.com/
http://www.consumaseguridad.com/
http://www.consumer.es/
http://www.osasun.ejgv.euskadi.net/r52-478/es/contenidos/informacion/sanidad_alimentaria/es_1247/alimentaria_c.html
http://europa.eu/eur-lex/es/consleg/reg/es_register_036059.html
http://www.codexalimentarius.net/web/index_es.jsp
http://www.elika.net/home_e.asp
http://www.euskadi.net/sustrai
http://www.aesan.msc.es

GroupsToggle Navigation

01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-12

09:00-10:00 (1)

09:00-10:00 (2)

09:00-10:00 (3)

09:00-10:00 (4)

2-2

09:00-10:00 (5)

13-15

09:00-10:00 (6)

09:00-10:00 (7)

09:00-10:00 (8)

09:00-10:00 (9)

Teaching staff

Classroom(s)

  • . - FACULTAD DE FARMACIA (1)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (2)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (3)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (4)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (5)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (6)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (7)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (8)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (9)

01 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
3-3

09:00-10:30 (1)

4-4

09:00-11:00 (2)

6-6

09:00-11:00 (3)

7-7

09:00-11:00 (4)

Teaching staff

Classroom(s)

  • . - FACULTAD DE FARMACIA (1)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (2)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (3)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (4)

01 Applied laboratory-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
5-5

15:00-18:00 (1)

6-6

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-19:00 (4)

15:00-19:00 (5)

15:00-18:30 (6)

Teaching staff

Classroom(s)

  • . - FACULTAD DE FARMACIA (1)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (2)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (3)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (4)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (5)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (6)

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
10-10

09:00-11:00 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • . - FACULTAD DE FARMACIA (1)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
3-3

10:00-11:00 (1)

4-5

09:00-10:00 (2)

6-8

10:00-11:00 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • . - FACULTAD DE FARMACIA (1)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (2)
  • . - FACULTAD DE FARMACIA (3)