Erizaintza osasun zientzien arloan araututako lanbide bat dugu, Europako gidalerro batek araututakoa, eta haren helburua da herritarrei kalitateko zaintzak eskaintzea hala osasuna sustatzeko eta gaixotasuna prebenitzeko nola prozesu patologikoetan sendatzeko edo errehabilitatzeko.
Erizaintzako Graduan, orotariko erizaintzako profesionala izateko prestatuko zara, eta zientzia eta giza prestakuntza bikaina jasoko duzu. Hala, pertsona osasuntsuen nahiz gaixoen zainketa eta osasun beharrak identifikatzeko, baloratzeko, planifikatzeko, eta ebaluatzeko gaitasuna eskuratuko duzu, prestakuntza teoriko eta praktiko trinko baten bidez.
Praktikak dira titulazio horretako ardatz nagusia (%40). Lehenengo mailatik jarriko zara harremanetan aurrerago izango duzun ogibidearekin eta eremu akademikoan erdietsitako ezagutza teoriko-praktikoak erabiliko dituzu.
Erizaintzako Graduak BAEE (Barneko Erizain Egoiliar) probak egiteko aukera emango dizu, erizain titulua lortu ahal izateko espezializazio hauetan: Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoa (Emagina), Buru Osasuneko Erizaintza, Erizaintza Geriatrikoa, Lanaren Erizaintza, Zainketa Mediko-Kirurgikoen Erizaintza, Familia eta Komunitate Erizaintza, eta Erizaintza Pediatrikoa.
Knowledge areas
Health Sciences
Centre
Faculty of Medicine and Nursing
Campus
Bizkaia
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Basque, English, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
18,92 €
Pass mark
11,884 in ordinary exam session (2024/25)
Places available
170 places
4 razones para elegir este grado
- Cuidarás y atenderás las necesidades de las personas enfermas y/o sanas que te necesitan en ese momento de su vida.
- Prácticas clínicas de calidad en centros de referencia públicos y privados.
- Formación integral para la labor asistencial, docente e investigadora, con proyección nacional e internacional.
- Desde el principio trabajaremos contigo las salidas profesionales que tendrás cuando te gradúes.
Sarrera-profila
Pertsona motibatua bazara eta pertsonen osasuna zaindu nahi baduzu, analisi, komunikazio eta kritikarako gaitasuna baduzu, enpatia baduzu eta, gainera, aldaketara egokitzen bazara eta dibertsitatea errespetatzen baduzu, Erizaintzako Gradua da zure aukera onena.
Irteera profesionalak
- Ospitale publikoak eta pribatuak.
- Lehen arretako eta arreta espezializatuko zentroak.
- Ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuak.
- Zentro sozio-sanitarioak.
- Laneko osasun zerbitzuak, eskola osasuna, osasun mentala…
- Irakaskuntza eta ikerketa zentroak.
- Erizaintza zerbitzuen antolakuntza eta kudeaketa.
- Autoenplegua.