Sarrera-erizaintzako-gradua-araba

Erizaintzako Gradua

Nested Applications

Erizaintzako Gradua (Araba) - Aurkezpena

Erizaintzako graduan, orotariko erizaintzako profesionala izateko prestatuko zara, eta zientzia eta giza prestakuntza bikaina jasoko duzu. Hala, prestakuntza teoriko eta praktiko trinko baten bidez, pertsona osasuntsuen beharretarako arreta profesional egokia jartzeko.

Praktikak titulu honen ardatz nagusia dira, graduaren %40 hartzen baitute. Lehenengo mailatik hasita, arlo akademikoan eskuratutako jakintza teorikoak praktikan jarri, eta zure etorkizuneko lanbidea gertutik ezagutzen hasiko zara.

Erizaintzako graduak Barneko Erizain Egoiliar (BAEE) probak egiteko aukera emango dizu, erizain titulua lortu ahal izateko espezializazio hauetan: Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoa (emagina), Buru Osasuneko Erizaintza, Erizaintza Geriatrikoa, Lanaren Erizaintza, Zainketa Mediko-Kirurgikoen Erizaintza, Familia eta Komunitate Erizaintza, eta Erizaintza Pediatrikoa.

Erizaintzako gradu hau Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan ematen da, UPV/EHUra atxikitako zentroa eta Osakidetzako zuzendaritza nagusiaren menpekoa da.

Web Content Display

Grado-enfermeria-gasteiz-Arrazoiak

4 razones para elegir este grado

  • Cuidarás y atenderás las necesidades de las personas enfermas y/o sanas que te necesitan en ese momento de su vida.
  • Prácticas clínicas de calidad en centros de referencia públicos y privados.
  • Formación integral para la labor asistencial, docente e investigadora, con proyección nacional e internacional.
  • Desde el principio trabajaremos contigo las salidas profesionales que tendrás cuando te gradúes.

erizaintzako-gradua-araba-Perfil

Sarrera-profila

Pertsonak gustatzen bazaizkizu, gizakiak bere osotasunean ulertzen badituzu eta zure motibazioa beste batzuk laguntzea eta zaintzea bada, sufrimenduzko edo zaurgarritasun uneetan, Erizaintzako Gradua da bilatzen ari zarena.

Irteera profesionalak

  • Ospitale publikoak eta pribatuak.
  • Lehen arretako eta arreta espezializatuko zentroak
  • Ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuak.
  • Zentro sozio-sanitarioak.
  • Osasun mentaleko zerbitzuak, eskola osasunekoak, laneko osasunekoak…
  • Irakaskuntza- eta ikerketa-zentroak.
  • Erizaintza-zerbitzuen antolakuntza eta kudeaketa.
  • Autoenplegua.