Titulazio honek prestakuntza dualeko ibilbidea eskaintzen du. EHUduala Ereduaren irizpideak betetzen ditu, baita 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak ere. Horrek esan nahi du aldi berean tartekatu ahal izango dituzula unibertsitateko prestakuntza akademikoa eta zure prestakuntzarekin lotura zuzena duen ordaindutako lan jarduera. Ibilbide horretan sartzen bazara, banakako prestakuntza proiektu bati esker, eta unibertsitateko eta enpresako tutoreen laguntzaz, albait etekinik handiena aterako diezu bi mundu horietan izandako esperientziari.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, zure enpresa proiektua martxan jartzen ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat kudeatzen, antolatzen eta zuzentzen. Prestakuntza osoa jasoko duzu, hainbat alorretan: ekoizpena, marketina, giza baliabideak, finantzak, kontabilitatea, etab. Den-denak funtsezkoak egungo ingurune ekonomiko, sozio-politiko eta teknologiko konplexu eta aldakorrera egokitzeko.
Garapen aukerak identifikatzen eta aurreikusten ikasiko duzu, zalantza egoeretan erabakiak hartzen, berrikuntza kudeatzen, pertsonak hautatzen eta motibatzen, eta emaitzak ebaluatzen.
Sarrikon aukera izango duzu aipamen edo ibilbide hauetan espezializatzeko: Merkataritza Zuzendaritza, Finantza Zuzendaritza, Zuzendaritza Orokorra eta Giza Baliabideak, Zerga Sistema, Kontabilitate Kudeaketa eta Finantza Arloko Informazioa, eta Enpresen Berrikuntza.
Gipuzkoan, aipamen hauen artean aukeratu ahal izango duzu: Kontabilitatea eta bestelako Informazio Sistemak, Finantzak, Merkataritza Zuzendaritza, eta Pertsonak eta Berrikuntza.
Azkenik, Araban, hiru aipamenak daude: Finantzak, Gizarte Arloko Kudeaketa Enpresan, eta Marketina.
Eta gainera, titulazio bikoitza lor daiteke.
Knowledge areas
Social Sciences and Law
Centre
Faculty of Economics and Business. Gipuzkoa Department
Campus
Gipuzkoa
Duration
4 courses
Number of credits
240 ECTS credits
Languages
Basque, English, French, German, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
13,72 €
Pass mark
8,283 in ordinary exam session (2024/25)
Places available
200 places
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Gai izango zara zuzendaritzan, gestioan eta administrazioan jarduteko, bai enpresetan nola erakunde publiko eta pribatuetan.
- Lau aipamen dituzu eskura, gehien interesatzen zaituen eremuan espezializa zaitezen.
- Kanpoko praktikak erakunde eta antolakunde garrantzitsuetan.
- Hezkuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, AEB, Asia eta besteko unibertsitateetan egonaldiak eginez.
Sarrera-profila
Enpresaren mundua eta errealitate ekonomikoa, soziala eta politikoa interesatzen bazaizkizu, jakin-nahia baduzu, pertsona ekintzailea eta dinamikoa bazara, analisirako, gogoetarako, sintesirako eta kritikarako gaitasuna baduzu, eta ulermenerako eta abstrakziorako erraztasuna, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua duzu aukerarik onena.
Irteera profesionalak
Enpresa arloan, erantzukizuneko zereginetan:
- Analisi ekonomikoa
- Banka eta finantza zerbitzuak
- Kontabilitatea eta ikuskaritza
- Estrategia zuzendaritza
- Giza baliabideen kudeaketa
- Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
- Ekonomia-finantza kudeaketa eta zerga arlokoa
- Nazioarteratzea eta kanpoko merkataritza
Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.
Administrazio publikoetan, tokikoetan zein estatumailakoetan (ogasuna, udaletxeak, eta abar).
Baita hezkuntza eta ikerketaren arloan ere.