Breadcrumb

Sarrera-biokimikako-eta-biologia-molekularreko-gradua

Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua

Nested Applications

Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua - Aurkezpena

Biokimikak eta Biologia Molekularrak aztertzen eta konpontzen dituzten arazoek gure bizi kalitateari eragiten diote zuzenean, hainbat arlotan, hala nola osasunean, elikaduran eta ingurumenean. Horrez gain, farmako berriak eta askotariko arlotan produktuak eta zerbitzuak garatzeko aplikatzen dira.

Ikerketa biomedikoei esker, aurrerapenak eman dira gaixotasun askoren tratamenduan, eta hobeto ezagutzen da giza genoma. Etengabe eboluzionatzen ari den arlo bat da, eta askotariko aukerak eskaintzen ditu, bai gaur egun bai etorkizunari begira.

Biokimikako eta Biologia Molekularreko Graduak gaitasuna emango dizu molekulen mailako prozesu biologikoei buruzko jakintza ulertzeko, sortzeko eta transmititzeko, jakintza hori ikerketetan eta beste arlo batzuetan aplikatzeari begira.

Kanpoko borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, zure prestakuntza osatzeko eta eskuratutako jakintzak aplikatzeko.

Horrez gainera, ikasturte bat gehiago eginez gero, Bioteknologiako Graduko titulua lortu ahal izango duzu.

XSL Content

Knowledge areas

Science

Centre

Faculty of Science and Technology

Campus

Bizkaia

Contact

sec-centro.fct@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,85 €

Pass mark

12,639 in ordinary exam session (2024/25)

Places available

40 places

Web Content Display

Bioquímica-biologia-molecular-Arrazoiak

4 razones para elegir este grado

  • Excelencia del profesorado, en formación continua en nuevas metodologías docentes y participación en proyectos de investigación.
  • La Facultad ofrece nuevas titulaciones científicas de calidad, en las que participa profesorado de distintas áreas de conocimiento.
  • Podrás realizar el TFG en grupos de investigación con reconocimiento nacional e internacional.
  • Alta cualificación del alumnado ya graduado para realizar tareas profesionales.

biokimikako-eta-biologia-molekularreko-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Ikerketa zientifikoak motibatzen bazaitu, laborategiko lana atsegin baduzu, pentsamendu analitikorako eta sormenerako gaitasuna duen pertsona behatzailea eta pazientziaduna bazara, ezagutza zientifikoak eta teknikoak, eta matematika, fisika, biologia eta kimika bezalako oinarrizko gaiei buruzko nozioak badituzu, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Biozientzietako oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua, ikerketa eta garapen unibertsitate eta institutuetan, eta sektoreko enpresetan (I+G+B)
  • Ikerketa biomedikoa eta diagnostiko klinikoa; analisi klinikoak egitea eta interpretatzea bere arlo guztietan (kimika analitikoa, hematologia, mikrobiologia, immunologia eta zitologia), ospitaletan, kliniketan, eta teknologia eta ikerketa zentrotan
  • Azterketa genetikoak, nutrizionalak, farmakologikoak, ingurumenekoak, forentseak edo toxikologikoak, analisi bromatologikoak, eta produktu berrien garapena nekazaritza eta elikagaien industrian, eta bioteknologia eta farmazia industrian
  • Irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa
  • Aholkularitza teknikoa (administrazio eta kudeaketa espezializatua, toxikologia eta ingurumen aditu txostenak) eta zientifikoa, enpresa farmazeutikoetan eta bioinformatikoetan (medical sciencific advisor)