Breadcrumb

alumnado_estudios_universitarios_iniciados

Unibertsitateko ikasketak hasita dauzkaten ikasleak

Unibertsitateko ikasketak hasita dituzten ikasleek prozedura honi jarraiki egin beharko dute eskaria:

a) Unibertsitateko ikasketa ofizialak hasita izanik ikasketa horietan jarraitu edo unibertistateko beste ikasketa ofizial batzuk hasi nahi dituzten ikasleak (lekualdaketak)

1. Ikasle horiek berriz eman ahalko dute izena prozedura orokorrerako ezarritako epe eta datetan, eta ikasle berritzat hartuko dira; hau da, sarrera proban edo pareko ebaluazioan lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan. Horretarako, onarpen eskaria aurkeztu beharko dute (izena eman beharko dute) 4. artikuluan zehaztutako epeei jarraituz.

2.  Era berean, unibertsitateko ikasketak hasita baina amaitu gabe izanik UPV/EHUn sartu nahi duten ikasleek, baldin eta Estatuko beste unibertsitate batetik edo unibertsitateko ikasketa ofizialetatik edo UPV/EHUko beste ikasketa batzuetatik badatoz, ikastegiko idazkaritzan zuzenean eskatu ahal izango dute lekualdaketa, 2023ko ekainaren 19tik 30era bitartean (onartzeko zain). Eskariak ebatziko ditu ikastegiko zuzendaritzak edo dekanotzak, unibertsitateko errektoreak eskumenak eskuordetuta, ondoko irizpideei jarraituz:

2.1.- Lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea, baldin eta ikasketa horietarako plaza kopuru mugatua badago edo plaza guztiak ohiko prozeduraren bidez esleitu badira.
2.2.- UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzea.
2.3.- Ikastegiko zuzendaritzak lekualdaketa kopuru jakin bat onartu ahal izango du bateragarri izango dena titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen ikasle kopuruarekin eta irakats ahalmenarekin. Horretarako, ikastegiko akademia antolakuntzako batzordeak zehaztutako irizpide objektiboak erabiliko dira, eta irizpideok ikastegiaren web orrian egon beharko dira argitaratuta izena emateko epea hasi baino lehen.


3.- .- Ikasleak plaza lortuz gero, espediente akademikoa lekuz aldatu beharko da. Tramite hori jatorrizko ikastegiak edo unibertsitateak egin beharko du, interesatuak UPV/EHUn onartua izan dela egiaztatu ondoren.

Lekualdaketa UPV/EHUren ikastegi batetik beste batera egin bada ikasketa berberekin jarraitzeko, erabilitako deialdiak espediente berrian jasota agertuko dira, baina, edozelan ere, horrelakoetan, ikasleak bermatuta izango ditu bi deialdi.
Gradu bera ematen duten ikastegiek plaza kopuru bat gorde ahal izango dute beren jatorrizko ikastegian ematen ez den aipamen bat egin nahi duten ikasleen lekualdaketa eskarientzat. Horretarako, tartean diren ikastegietako batzarren erabakia beharko da. Erabakian zehaztuko da zenbatplaza gordeko diren eta zein baldintzatan egingo diren lekualdaketak, eta informazio hori ikastegietako webguneetan argitaratu beharko da lekualdaketak eskatzeko epea hasi aurretik.

b) Unibertsitateko ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleak

Ikasle horiek, betiere baliokidetu edo aitor daitezkeen lehenengo mailako 30 kreditu aitortuta badituzte, onarpen eskaria egin beharko dute matrikula egin nahi duten ikastegiko idazkaritzan 2023ko ekainaren 19tik 30era bitartean, eskariarekin batera ikaslearen ziurtagiri akademikoa aurkeztuta; eskari horiek dekanoak edo zuzendariak ebatziko ditu, errektoreak eskumenak eskuordetuta. Ikastegiko zuzendaritzak, 412/2014 Errege Dekretuko 30. artikuluari jarraituz, lekualdaketa kopuru jakin bat onartu ahal izango du bateragarri izango dena titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen ikasle kopuruarekin, irakats ahalmenarekin eta titulazioa ezartzeko egutegiarekin. Horretarako, ikastegiko akademia antolakuntzako batzordeak zehaztutako irizpide objektiboak erabiliko dira, eta irizpideok ikastegiaren web orrian egon beharko dira argitaratuta izena emateko epea hasi baino lehen. Besteak beste, unibertsitateko espedientea hartu beharko da kontuann.

Ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaria egingo dute, baina izena emateko prozesuan ere parte hartzeko aukera izango dute 3. artikuluan zehaztutako aukeretako bati jarraiki.

c) Hasitako ikasketak egiten jarraitu nahi duten ikasleak

Ikasketak beste unibertsitate batera edo UPV/EHUko beste ikastegi batera joateko utzi eta berriro hartu nahi dituzten ikasleek ikastegiko idazkaritzan zuzenean aurkeztu beharko dute eskaria 2023ko ekainaren 19tik 30era bitartean, eta dekano edo zuzendariak hartuko du eskariari buruzko erabakia.

d) Goi mailako eta errendimenduko altuko kirolariak

Kirol arrazoien ondorioz bizilekuz aldatu beharra izan duten goi mailako eta errendimendu handiko kirolariek bizileku berrian euren ikasketekin jarraitu nahi izanez gero, espedientea lekuz aldatzeko eskariak 2023ko ekainaren 19tik 30era bitartean aurkeztu beharko dituzte matrikula egin nahi duten ikastegiko idazkaritzan. Eskari horiek lehentasuna izango dute kasuan kasuko ikasketetan lekualdaketetarako dauden plazak esleitzean, bat etorrita uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuak, goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzkoak, 9.10 artikuluan zehaztutakoarekin. Ezarritako epetik kanpo, esleitu gabeko plaza hutsak geratu direnean baino ez da era honetako lekualdaketarik onartuko

Aurreko a) eta b) ataletan jasotako baldintzen arabera ebatzitako eskarien kasuan, ikastegiak onartutako eskarien berri eman beharko dio Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzari. 

Bide horietako batetik onartutako ikasleak (a, b, c edo d) matrikula egin beharko du ikasketak egingo dituen ikastegiko idazkaritzan, onarpen erabakian adierazitako epean. Ezer adierazi ezean, 28. artikuluan zehaztutako epeetan egin beharko du

Additional information