XSL Content

Written Scientific-Technical Communication in Basque28278

Centre
Faculty of Engineering - Gipuzkoa
Degree
Bachelor's Degree in Building Engineering
Academic course
2024/25
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
28278

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based1522.5
Applied classroom-based groups1522.5
Applied computer-based groups3045

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN. ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA. THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE.



"Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz (IKZTE)" ikasgaia hautazkoa da (ez-espezifikoa) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta honako sei gradu hauetan eskaintzen da: - Arkitekturaren Oinarrietan (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako taldeekin bateratua)

- Arkitektura Teknikoan,

- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan,

- Ingeniaritza Elektrikoan

- Ingeniaritza Mekanikoan eta

- Ingeniaritza Zibilean.



Laugarren mailako ikasleei eskaintzen zaie, lehen lauhilekoan. Komunikazio tekniko-zientifikoa lantzen da eta horretarako hainbat espezializazio mailatako idatzizko eta ahozko testuak lantzen dira. Ikasgai honek lotura zuzena du bigarren lauhilekoan eskaintzen den "Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz (AKZTE)" ikasgaiarekin, nahiz eta ez den derrigorrezkoa IKZTE egina izatea AKZTE egiteko. IKZTEn idatzizko komunikazioari ematen zaio lehentasuna, eta IKZTEn (bigarren lauhilekoan), aldiz, ahozkoari, nahiz eta idatzizkoa ere lantzen den.



Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, baliagarria eta lagungarria izango da gradu amaierako lana (GrALa) prestatzen ari diren ikasleentzat, berau zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko jarraibide, baliabide eta trebetasunak lantzen baitira. Orobat, baliagarri izango da etorkizunean lan- eta ikerketa-alorrean aurkituko dituzten testu-ekoizpen eta komunikazio-zereginetarako.



Bestalde, ingeniari euskaldunek erantzukizun handia dute testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean euskararen erregistro formalak eta espezializatuak garatzen eta finkatzen laguntzeko. Hori dela eta, erantzukizun horren kontzientzia hartzea ere bada ikasgai honen beste funtsezko helburu bat.



Irakasgai hau egiteko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, edukiak ondo jarraitzeko eta lanak gutxieneko kalitatez egiteko B2 maila izatea gomendatzen da.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Ikasgai honetan, 6 gaitasun landuko ditugu:

1- Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2- Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3- Ikerketarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, argudiatzea eta aurkeztea, elkarlana baliatuta.

4- Euskaraz komunikatzean norberak zer ahulgune eta indargune dauzkan jabetzea, aurrerantzean zeri eutsi eta arreta zeri jarri jakiteko.

5- Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sordaitezkeen premiei egokiro erantzuteko moduan.

6-Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloko gaien inguruan komunikatzea, testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, lanen aurkezpenak, poster zientifikoen aurkezpenak...



Gaitasun horiek lotura zuzena dute ikasgaia eskaintzen den graduetan aurreikusten diren hainbat gaitasunekin. Hona hemen gaitasun horien zerrenda, atalka banaturik.



- GIEko gradu guztiek partekatzen dituzten gaitasunak (oinarrizkoak zein espezifikoak):

CB2/MEC2: ikasleek euren jakintza era profesionalean erabiltzen jakitea, bai lanean eta bai bestela, eta gai izatea argumentuak sortzeko eta defendatzeko, bai eta euren arloko arazoei aurre egiteko ere. CB4/MEC4: ikasleak gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, bai adituei eta bai aditu ez direnei ere.

CB5/MEC5: ikasleak gai izatea Gradua amaitu ondoren era autonomoan ikasten jarraitzeko.

M01CM01/FG1/M03CM01: gradu-amaierako lan original bat egitea eta hura unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztea eta defendatzea; proiektu hori kasuan kasuko alorrekoa izango da, eta ikasgaietan ikasitakoak jasoko ditu.



- Industria ingeniaritzako gaitasunak (orokorrak eta zeharkakoak):

C4: arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko eta arrazoiketa kritikoak egiteko gaitasuna, eta batez ere ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

C10: hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurunean lan egiteko gaitasuna.

C14: talde-lanean modu eraginkorrean jarduteko eta, erabakiak hartzeko orduan, ikasitakoak erabiltzeko gaitasuna.



-Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko gaitasunak (espezifikoak):

M05CM06/M14CM02: gai tekniko edo teknologikoen inguruko datuak, prozedurak, ideiak eta emaitzak idatziz nahiz ahoz komunikatzea.

M05CM07/M14CM03: alor profesionalak hala eskatzen duenean, informazio teknikoa euskara idatzian nahiz ahozkoan komunikatzea.



Ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:



- Euskara normalizazio-bidean dago eta, erregistro estandar zaindu orokorraren batera, euskara berezituaren garapena beharrezkoa da. Bide horretan, funtsezkoa da etorkizuneko langile izango diren ikasleek testu akademikoak euskaraz idaztea, dagokion erregistro eta kalitatez.

- Sareko baliabideen erabilera egokia (hiztegi, arau, estilo-liburu, corpus eta tresnak): Hiztegi Batua; TZOS (Terminologia Zerbitzuetarako on-line Sistema); Elhuyar Hiztegia; Euskalterm; Zehazki; Euskaltzaindiaren gomendio eta arauak; EHULKU zerbitzua; EIMAren estilo-liburuak (Ortotipografia, Letra Larriak, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Puntuazioa egoki erabiltzeko gida, eta Zientzia eta teknikarako euskara arautzeko gomendioak), Xuxen/Hobelex, Euskalbar/Hiztegibar, Itzultzaile automatikoa, Garaterm, ZT eta EPG corpusak.

- Testu-generoen ekoizpen egokia: gutuna, curriculum vitae, laburpena, txosten tekniko laburrak, GRALen egitura eta sarrera, Wikipediako artikulu entziklopedikoak

- Zuzentasun eta egokitasun kontzeptuen bereizketa.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. Sarrera

1.1. Hizkuntza zer den. Erabilera eta normalizazioa

1.2. Aditugaien idatzizko behar akademikoak eta lan-esparruari loturikoak

1.3. Zein baliabide dauzkagu kalitatezko testu bat idazteko? (tresnak, hiztegiak, corpusak): ZER, ZERTARAKO



2. Lan-esparru nahiz akademia mailako testu motak

2.1. Laneratzeari begirako testu administratiboak: curriculuma (Linkedin), aurkezpen-mezuak/gutunak:

ZER jarri (ZER EZ) eta NOLA

2.2. Testu akademikoak: txosten teknikoa, GrALa: Egitura, atal bakoitzeko eduki nagusiak, LABURPENA, SARRERA:

ZER jarri (ZER EZ) eta NOLA



3. Itzulpena eta zuzenketa

3.1. Baliabideak eta oinarrizko teknikak

3.2. Testuen zuzenketa eta berrikuspena



4. Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoa

4.1. Mailegutza

4.2. Hiztegi-sorkuntzarako bideak (eta euskarazko hainbat okerbide)

4.3. Terminoak hautatzeko irizpideak

4.4. Izen-sintagmaren egitura, unitate sintagmatiko konplexuak eta hauek txertaketa testuan



EGITARAU PRAKTIKOA



Edukiak pixkanaka barneratzen joateko, eskolan hainbat ariketa labur egingo dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabili, nabigatzailetako Euskalbar gehigarria instalatu eta barruko baliabideak ezagutu eta erabili, itzulpenak egin, akatsak aztertu, sintetizazio-lanak aztertu, corpusekin lan egin.



Horiez gain, ikasleek TEST bat eta honako HIRU PROIEKTU hauek egin beharko dira:



1. proiektua. Testu/Lan tekniko-zientifiko bat GARATERM corpusera igo, automatikoki erauzitako termino hautagaiak balioetsi, terminoen zerrenda osatu eta TZOSera igotzeko moduan prestatu. Taldeka.



2. proiektua. Wikipedian euskara ez den hizkuntza batean (ingelesa edo gaztelania) dagoen gai tekniko bat garatu: 2.1 Gaia hautatu, itzultzaile automatikoarekin itzuli, eta 2.2 Testu itzulia Wikipediara igo, behar izan denetan aldaketak eginda eta azaldutaontzat emandako azken itzulpenerako zer aldatu den eta zergatik arrazoitu. Bakarka.



3. proiektua. Termino eta hitz multzo batzuei ordainak eman eta hartutako erabakiak arrazoitu. Taldeka.

MethodologyToggle Navigation

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta garrantzia emango zaio parte-hartzeari; eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek ere plataforma horretara igo beharko dituzte egindako ariketa laburrak eta lanak. Nahiz eta ikasgaian ezarrita egon asteko egun batean gela magistralean emango direla eskolak eta beste batean ordenagailu-gelan, beharren arabera jardungo dugu, eta behar izanez gero ordenagailu-gelara gehiagotan joango gara.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:

- banakako jarduerak eta lanak

- talde-lanak

- ariketak

- eskola teorikoak

- aurkezpenak



Irakasleak lanen jarraipena egingo du, eta hainbat eratara emango du feedbacka: eskolako ariketak, normalean, eskolan bertan zuzendu eta eztabaidatuko dira; proiektuetan, berriz, zuzenketa eta ohar pertsonalizatuak emango dira idatziz.

Eskolan egingo diren ariketetan eta aztertuko diren hizkuntza-auzietan, ikasleek euren testuetan erabilitako adierazpideak erabiliko dira adibide gisa.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 30
    • Multiple-Choice Test (%): 20
    • Oral defense (%): 5
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 20
    • Individual works (%): 10
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 15

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

SFGDSHQ

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

HQAERHEA

Compulsory materialsToggle Navigation

GAERHGQA

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

HGARHGQAER

In-depth bibliography

GARGA

Journals

GADRFSGA

Web addresses

AFGADSHRSAD

GroupsToggle Navigation

46 Teórico (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

11:30-12:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.2 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)

46 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

12:30-13:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.2 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)

46 Applied computer-based groups-1 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

11:30-13:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 4.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)