Titulua nola eskatu
Titulazioko ikasketak gainditu ondoren, ikasleak titulua eska dezake. Bi modutan egin dezake:
1.- Web gunearen bidez GAUR aplikazioa erabilita (ikaslea alta emanda egon behar da aplikazioan titulatu moduan. Ikasleak sarbidea du aplikazioan titulazioa amaitu duen urtearen hurrengo urtea amaitu arte).
Modu honetara egiteko eskaria, sistemak berak ematen dituen jarraibideei jarraitu behar zaie.
OHARRA: Identifikaziorako agiria (NANa, pasaportea, egoiliar txartela, nortasun zedula; indarrean egon behar da). Aplikazioan jasota dagoen identifikazio agiri bera erabili behar da eskari hau egiteko. Beste agiri bat erabili nahi izanez gero, eskaria egin aurretik ikastegiko idazkaritzara joan behar da agiri berria grabatzeko.
Prezioak murrizteko eskubidea. Prezioak murrizteko eskubidea izanez gero, datu hori eguneratuta egon behar da ikastegiko idazkaritzan, eskaria egin aurretik.
2.- Ikastegiko idazkaritzan bertan agiri hauek aurkeztuta:
- Titulua eskatzeko orria, behar bezala sinatuta.
- NANaren edo pasaportearen fotokopia (indarrean egon behar da).
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
Izapide horiek egin ondoren, eta tasak behin ordainduta (zazpi egun balioduneko epean), IKASLEAK POSTA ELEKTRONIKO BIDEZ HARTUKO DU "Tituluaren behin-behineko ordezko ziurtagiria" (eskarian zehaztutako posta elektronikoko helbidea erabiliko da). Behin-behineko ordezko ziurtagiri horrek tituluaren balio bera du eta eskubideei dagokienez, titulua ordezkatzen du harik eta titulu ofiziala eman arte. Ziurtagirian jasoko dira tituluan azalduko diren xehetasun funtsezkoak, unibertsitateko titulu ofizialdunen estatuko erregistroko zenbakia eta errektorearen sinadura. Agiri horrek 1 urteko balioa izango du, ematen den egunetik kontatzen hasita.
Tituluen Zerbitzuak titulua edo TGE ikastegira bidaltzen duenean, ikasleak mezua hartuko du posta elektronikoz eta ikastegiko idazkaritzara joan beharko da titulua jasotzera.
3. TITULUA JASOTZEKO:
Ikasleak berak jaso behar du eskolako idazkaritzan, identifikazio dokumentu bat erakutsita; beste pertsona batek ere jaso dezake haren izenean, notarioaren aurrean egindako ahalordea erakutsita.
4. TITULUA BESTE TOKI BATEAN JASOTZEKO AUKERA:
Ikasleak eska dezake titulua leku hauetako batera bidaltzea:
- Probintziako Hezkuntza eta Zientzia Zuzendaritzara, Hezkuntza bulegora edo kontsuletxera (1988/07/13ko EBO).
- Arabako eta Gipuzkoako Campusen kasuan, campuseko errektoreordetzara bidaliko da.
- Tituluen Atala - II. Ikastegia, Leioako Campusa - Leioa.
- Larrako Etxea: Informazio Bulegoa: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83, BILBO
Ikasleak berak jasoko du kasuan kasuko tokian, NANa erakutsita, edo, bestela, beste pertsona batek haren izenean, notarioaren aurrean egindako ahalordea erakutsita.
Tituluaren bikoiztua eskatzea
Ondorengo egoeratan emango da tituluaren bikoiztua:
- Tituluaren edukiari eragiten dion aldaketaren bat dagoenean (izen-abizenak aldatzea, herritartasuna eta abar)
- Titulua galdu, suntsitu edo hondatu egin bada
Eskaria zuk zeuk, interesdunak, egin behar duzu edo, bestela, beste norbaitek egiten badu zure izenean, NANa eta zuk behar bezala sinatutako baimena aurkeztu beharko ditu
Eskariak egiteko prozedura.
a) Arrazoia titulua galdu izana bada:
Eskolako idazkaritzarekin emailez harremanetan jarri NANa atxikituz gie.idazkaritza@ehu.eus
Jarraitu beharreko prozedura honakoa izango da da:
- BOEn iragarkia jartzea (121 € gutxi gora behera) Iragarki argitaratu eta 30 egun baliodun itxaron behar dira tituluaren bikoiztua eskatzeko.
- Epe hori behin igarota, egin eskaria idazkaritzan (tasa 71,58 € izango da). Gero, 3-4 hilabete itxaron beharko dira tituluaren bikoiztua eskuratzeko.
b) Arrazoia titulua hondatu izana bada
Ekarri idazkaritzara jatorrizko titulua, geratzen den zatia. Ordaindu beharreko tasa 71,58€ izango da.
Unibertsitateak berak galdu edo hondatu badu, edo tituluan akats materialik badago unibertsitatearen erruz, unibertsitateak ofizioz hasiko du tituluaren bikoiztua eskuratzeko prozedura, eta ez da inolako tasarik ordaindu beharko.