Praktika kurrikularrak (derrigorrezkoak)
Kanpoko praktika akademikoak ikasleek gauzatzen dituzten eta unibertsitateak gainbegiratzen dituen prestakuntza jarduerak dira, eta haien bidez, ikasleei prestakuntza akademikoan jasotako ezagutzak aplikatzen eta osatzen lagundu nahi zaie, jarduera profesionalerako prestatzen, lan merkatuan egokitzen eta ekintzailetzarako gaitasuna sustatzen ahalbidetuko dieten gaitasunak eskura ditzaten.
Graduko eta masterreko ikasketa ofizialen curriculumeko kanpoko praktika akademikoak dagokion ikasketa planaren barruko jarduera akademikotzat hartzen dira.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan egun ondorengo titulazioetan derrigorrezkoa da praktika egonaldi bat gauzatzea formakuntza osatzeko:
- Kontrol Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Masterra.
- Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza.
Ikasketa-planeko derrigorrezko irakasgai bat denez, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak bere gain hartzen du konpromisoa, titulazioko ikasle guztiei beren prestakuntza osatzeko erakunde eta proiektu egokiak bermatzeko. Horretarako GIEk komunikazio jarraia eta zuzena mantentzen du bere enpresa kolaboratzaile sarearekin.
Kanpo erakunde gisa gure ikasleek beren derrigorrezko praktikak zuekin gauzatzeko interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan:
Titulazioa |
Praktika egonalditarako kontaktua |
---|---|
Kontrol Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Masterra |
Josean Cortajarena Echeverria josean.cortajarena@ehu.eus |
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza |
Iker Laskurain Iturbe gie.kanpo-harremanak@ehu.eus |