Aukeratu modalitatea
Praktikak
Azken ikasmailatako ikasleak, kredituen % 50a gaindituta dutenak, enpresan laguntzaile gisa lan egiteko gai direnak. Praktika egonaldia eginez, ikasten ari den graduaren ikasketa planak jasotakoaren arabera, ordu kopuru maximo bat errekonozitu ahalko zaio ikasleari:
- Industrialak (Ing. Mekanikoa, Ing. Elektrikoa, Elektronika eta Automatika Ing.): gehienez 600 ordu errekonozituko zaizkio (24ECTS).
- Gradu Bikoitza (Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza): gehienez 150 ordu errekonozituko zaizkio (6ECTS).
- Zibila: gehienez 450 ordu errekonozituko zaizkio (18ECTS).
- Arkitektura teknikoa: gehienez 675 ordu errekonozituko zaizkio (27ECTS).
Behin ordu kopuru hauek gaindituta egonaldia luzatzeko aukera azter liteke.
Gradu Amaierako Lana
Azken ikasmailatako ikasleak, enpresan hobekuntza proiektu zehatz bat egingo luketenak.
GrAL enpresan garatzeko ikasleak gutxienez 300 orduko egonaldia egin beharko du (12 ECTS). Behar izanez gero egonaldia luzatzeko aukera egon liteke.
Lan eskaintzak
Ikasle gradudunentzako zuzendutako zerbitzua. Lan eskaintzak Unibertsitateko GAUR plataforman txertatzen dira eskaintza horretan interesatuta dauden ikasleekin elkarrekintza izateko.
Gainera, eskaintzak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako webgunean ere argitaratzen dira.