GIEren Kalitate Politika
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola 2016ko urtarrilaren 5ean eratu zen, garai hartako bi ikastegi integratuta: Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa eta Eibarko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, bi-biak ibilbide luzekoak hezkuntza eta ikerketa alorrean. Integrazio prozesuak bi mugarri izan zituen: 2016ko abenduan, lehenengo Ikastegiko Batzarra aukeratu zen; 2017ko otsailean, lehenengo zuzendaritza talde bateratua. Orduz geroztik, Eskola konprometituta dago kalitatezko kudeaketarekin eta etengabeko hobekuntzarekin.
Zentroak, eta bereziki bere zuzendaritza-taldeak, kalitatearekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa hartzen du. Konpromiso hori honako puntu hauetan zehazten da:
- Kalitate-politika definitzen, berrikusten eta etengabe eguneratzen du, Kalitatearen Barne Bermerako Sistema eraginkorra dela eta aldizka ebaluatzen eta berrikusten dela ziurtatuz.
- Kalitate-politika hori Eskolako langile guztiek ulertu eta onartu dezatela baita bere interes-taldeei ere zabaldu dezala sustatzen du.
- Prozedura guztien jarraipena bermatzeko, jardun, informazioa bildu, ebaluatu eta berrikusteko sistematika bat eratzen du.
Horren ondorioz, aurrerapen nabarmen hauek egin dira azken urteotan:
- IKESKaren eskuliburua diseinatzea eta Batzordean onartzea (2018ko urtarrila)
- Sistemaren eskuliburuaren diseinuak AUDIT ziurtagiria jasotzen du (2018ko abendua)
- Ikastetxeak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria jasotzen du (2018ko abendua)
- 2019-2022 Plan Estrategikora daraman hausnarketa estrategikoa (2019ko martxoa)
- IKESKaren ezarpenaren AUDIT ziurtagiria (2022ko abendua)
- Akreditazio instituzionala jasotzen du (2023ko martxoa)
- 2. Plan Estrategikoa egitea eta onartzea (2023-2026)
Eredu hori oinarritzat hartuz zentroari atxikitako sei gradu, bi gradu bikoitz eta bi master ofizialak kudeatzen dira.