2020-2021 GrAL poster onenaren irabazleen izenak
Ikasleriaren sari berezia: Gorka Aristorena Lazarraga
Gaztelaniazko GrAL-poster onenaren saria: Iosu Sanchez Albes
Euskarazko GrAL-poster onenaren saria: Izaro Pellejero Gonzalez
2020-21 ikasturteko GrAL-poster onenaren saria. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola – Donostia
Sariketa honen helburu nagusiak dira komunikazio zientifiko-teknikorako bitarteko grafikoen erabilera bultzatzea eta gure ikasleek beren GrALetan egiten dituzten lanak ikusgai egitea. Horretarako, parte-hartzaileek beren lanaren eta lortutako emaitzen berri emateko A1 tamainako poster bat aurkeztu behar dute.
Hiru sari banatuko dira:
- Euskarazko GrAL-poster onenaren saria: egiaztapen-diploma eta 300 € jasoko ditu.
- Gaztelaniazko GrAL-poster onenaren saria: egiaztapen-diploma eta 300 € jasoko ditu.
- Ikasleriaren sari berezia: egiaztapen-diploma eta 300 € jasoko ditu.
Epaimahaia:
Bi GrAL-poster onenen sarien balorazioa bost kidek osatutako batzorde batek egingo du (Ikasle Kontseiluko ordezkari bat, Zentroko Zuzendaritzako ordezkari bat, Zentroko hiru irakasle), honako irizpide hauetan oinarrituta:
- Diagramen, grafikoen eta bestelako erreminten erabilera egokia, informazio zientifiko-teknikoa modu bisual batean adierazi eta sintetizatzeko.
- Burututako lanaren interesa modu erakargarrian adieraztea.
- GrALa kalitatezkoa izatea.
Epaimahaiak aukeratu dituen eta azken fasera pasatzen diren posterrekin erakusketa bat egingo da, ikasleek Ikasleriaren Sari Berezia nori eman zuzenean bozkatzeko aukera izan dezaten. Bozkatzeko epea eta prozedura Eskolako web-orrian argitaratuko dira.
Nork parte har dezake?
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Donostian, 2020-21 ikasturtean zehar GrALa defendatu duen ikasle orok.
Zer bidali behar da?
Posterra formatu digitalean pdf-artxibo-mota erabiliz (gehienez, 25 MB). Helbide honetan eskura dagoen eredua erabil daiteke: intranet. Gainontzean, formatua librea da baina ondokoak izan behar ditu:
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako logoa
- GrALaren izenburua eta egilearen izen-abizenak
- Zein titulaziotan egin den
- Tutore izan den irakaslearen izen-abizenak
- Enpresan egin bada, enpresaren logoa