Hitzarmena egiteko prozedura
Hitzarmena Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (GIEko) idazkaritzan tramitatuko da. Horretarako beharrezkoa izango da, enpresan egonaldia hasi baino gutxienez bi lan egun lehenago, honako informazioa komunikatzea (gie.praktikak@ehu.eus) :
- Enpresak hitzarmenaren behin betiko baldintzen berri eman beharko du.
- Ikasleak jakinarazi beharko du Eskolako zein irakaslek zuzenduko dituen praktikak edo Gradu Amaierako Lana.
Hitzarmenaren 3 ale prestatuko dira eta ikasleak idazkaritzan jasoko ditu, enpresara eraman, eta bertan sinatu eta zigilua jartzeko. Sinadura guztiak dituztenean, ale bat enpresak jasoko du, beste bat ikasleak, eta hirugarrena, GIE-ko idazkaritzan entregatu beharko du ikasleak GRALa hasi baino lehen. Ez entregatzeak hitzarmenaren baliogabetzea ekar lezake.
Hasiera batean adostutako egonaldia luzatu beharko balitz, hitzarmena luzatzeko eskaera (pdf) korreo elektronikoz do-gie.praktikak@ehu.eus helbidera bidali beharko da.
Hitzarmenaren baldintzetan beste edozein aldaketa egin beharko balitz, idatziz bidali beharko da eskaera gie.praktikak@ehu.eus helbidera.