Jarduera praktikoak: Arkitektura teknikoa, eraiki hazteko
Date
22/01/2025
Jardueraren deskribapen laburra
Ohartu gara Batxilergoko ikasleek eta eraikuntzarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek (Arkitektura Teknikoko Graduko ikasleak izan daitezkeenak, alegia) ez dutela ezagutzen zertan datzan gradu horien ikasketa.
Horregatik, beharrezkoa da, lehenik eta behin, Arkitektura Teknikoko Graduko titulua eta ingeniariaren lanbidearen zeregina eta interesa argitzea eta ezagutaraztea ikasleei. Horretaz gain, ikasketa horiek gaur egungo gizartean daukaten garrantziaren berri emango zaie.
Azkenik, Arkitektura Teknikoko profesionalak behar dituen lan-ingurunearen ezaugarriak azalduko zaizkie.
Landuko diren gaiak/edukiak
- Arkitektura Teknikoko Graduko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
- Lanbidea eta lan aukerak.
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
- Profesionalek emandako hitzaldiak.
- Eraikuntza obratara egindako bisitak.
- Borondatezko praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.
Egutegia
- Euskara: 15:30 – 17:30
- Gaztelania: 15:30 – 17:30