GLOBAL TRAINING 2022 BEKAK: ATZERRIAN PRAKTIKAK EGITEKO PROGRAMA (deialdia irekita)
First publication date: 15/06/2022
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailak, atzerrian dauden enpresa/erakundeetan praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri dute martxan:
- Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.
- 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
- Ezagutza arlo desberdinetarako eskaintzak: arkitektura, artea, zientziak, ingenieritza, ekomomia, komunikazioa eta beste asko.
- Era askotariko enpresa eta erakundeak hartzen dute parte: arkitektura estudioak, start-ups, unibertsitateak, museoak, aholkularitza-enpresak, Nazio Batuen Erakundea…
- Deialdia irekita: 2022.06.15-2022.07.18
- Eskatzaileek Gradua bukatuta izan behar dute “elkarrizketa prosezua” bukatu baino lehen (urriaren hasieran utxi gorabehera). GAL irailan aurkeztuko dutenek izena eman dezakete, baldintza hau betetzen badute.
- Ingeleseko maila eskakizuna herriaren eta proiektu bakoitzean eskaturikoaren arabera izango da. Uztailaren amaieran froga bat antolatuko da.
- Kurrikulumak aztertu eta gero, irailan elkarrizketa pertsonalak egingo dira.
- Praktikak azaroan, abenduan edo urtarrilean hasiko dira.
Bete beharreko baldintzak, bidali beharreko dokumentazio eta epeak.