UIK 2024
Europagune hasiera
EUROPAGUNE - Derechos Fundamentales y Unión Europea. Retos actuales y futuros en la tutela de los derechos. IT 1455-22
EUROPAGUNE - Oinarrizko Eskubideak eta Europar Batasuna. Gaur eguneko zein etorkizuneko erronkak oinarrizko eskubideen babesean. IT 1455-22
EUROPAGUNE – Derechos Fundamentales y Unión Europea Ikerketa-Taldea Oinarrizko Eskubideen aintzatespen eta babesaz arduratzen da Europar Batasuneko Zuzenbidearen eremuan. Lan honek bi-mailako eraentzan jardutea galdatzen du: alde batetik, Europar Batasuneko instituzio eta organismoen jarduera aztertzen da; bestetik, Zuzenbide honek maila nazionalean daukan aplikagarritasunari egiten zaio so, betiere mundu-mailako beste agenteekin egon daitekeen harremanak ahaztu gabe. Taldearen ikerketa-ildoez gehiago jakin nahi izanez gero, “ikerketa-ildoak” barne-atalean sakontzen da alderdi hau.
Nor gara?
Taldea, formalki, 2007an izan zen sortua, eta ordutik Ikerketa-Talde Kontsolidatu lez izan da aintzatetsia lau aldiz jarraian (2007-2012, 2013-2018, 2019-2021 eta 2022-2025)- GIC nivel A del Sistema Universitario Vasco. Egun, UPV/EHU-ko 19 pertsonak osatzen dute taldea, maila-nazionaleko zein nazioarteko zentroetako beste 12 inbestigatzailerekin batera.
EUROPAGUNE-ko egoitza ofiziala Carlos Santamaria Zentroko B11 eta D12 espazioetan dago, Donostian.
Ikerketa-ildoak
EUROPAGUNE Ikerketa-taldea Oinarrizko Eskubideen babesaz arduratzen da Europar Batasuneko (EU, bere ingelesezko akronimoagatik) eremuan, bere jarduna zehazki hurrengo ikerketa-ildoetan nabarmenduz:
- Integrazio europarra eta oinarrizko eskubideak. Eskubideen maila ezberdinetako babesa eta ohitura konstituzional komunak.
- Oinarrizko eskubideen babes judiziala EUn; estruktura eta interakzio jurisdikzionala EUn; Oinarrizko eskubideetatik eskubideen benetako babes judizialera; eta berme prozesalak.
- Eskubideen babesa Askatasun, Segurtasun eta Justiziaren Arean (AFSJ); kooperazio judizial zibil eta penalari, kooperazio polizialari eta datu-babesari arreta berezia jarriz
- Oinarrizko Eskubideen babesa EU sozial eta jasangarri batean, EU eremuan jasangarritasun territorial eta urbanistikoak daukan garrantzian nabarmenduz
- Diru- eta ekonomia-batasuna; europako fiskalitatea eta oinarrizko eskubideak.