Breadcrumb

master-claves-economia-social-solidarioa

Masterraren gakoak

Euskal Herriaren ezaugarri sozioekonomikoek agerian uzten dituzte gurean horren sustraituta dagoen ekonomia sozial eta solidarioak etorkizunari begira dituen aukerak. Hori horrela, gure ingurunean bultzada eman zaie beste era bateko ekonomia sustatzen duten ekimen produktiboei, merkatuan eta errentagarritasun pribatuan oinarritzen den ekonomia klasikotik harago.  

Gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren inguruan garatzen ari diren jarduera ekonomikoek profesionalak behar dituzte, prestakuntza akademiko eta zientifiko sendoa izango dutenak, sektore honetako erakundeetan lan egiteko (besteak beste, aholkularitzan).

Master honek gizartearen behar jakin bati erantzuten dio: hots, gizarte eta ekonomia aldaketarako profesionalak eta agenteak trebatzea, balio etiko eta solidarioekin lan egingo dutenak organismo eta erakundeetan. Horretarako, prestakuntza programak alderdi teorikoak eta praktikoak uztartzen ditu: alde batetik, gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren izaera eraldatzailearen garapen teorikoa; bestetik, alderdi praktikoagoa, sektoreak gure inguruan duen egoerari buruzkoa, eta alderdi normatibo eta positiboak, sektorea bultzatzeko politikak eta tresnak, eta egungo eta etorkizuneko garapena.  

Masterra gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioaren ingurune errealera aplikatuta dagoenez, sektoreko enpresak kudeatzeko lan tresnak garatzen ditu, pertsonak jarririk beti lan eta aldaketa sozial eta ekonomikoko prozesuen erdian.  

Master honen bidez zuzenean sar daiteke UPV/EHUko Garapenari buruzko Ikasketak doktorego programara.

Master hau gauzatzeko, ezinbestekoa da irakasgai bakoitzera joatea egutegian zehazten diren egunetan, bai eta prestakuntza osagarriak egitea ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu masterreko idazkaritzan.

XSL Content

Places available

25

Mode

Mixta

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Economics and Business. Gipuzkoa Department

Contact

Person in charge of the Master :
ETXEZARRETA ETXARRI, ENEKOITZ

Secretariat :
IMAZ BENGOETXEA, MIKEL

master-4-razones-economia-social-solidarioa

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Master berezi bat da estatuko unibertsitateetan eta ikuspegi etiko bat eransten dio ekonomiaren azterketari.
  • Beste zeregin batzuekin bateragarria izan daitekeen master semipresentzial bat da.
  • Ingurune hurbil eta egoki bat eskaintzen die ikasleei, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioari lotutako kanpoko irakaslego akademiko bati esker.
  • Praktikak hainbat lekutan egiteko malgutasuna (Euskal Herrian, Espainian eta Europan), sektoreko enpresekin lankidetzan.

master-salidas-economia-social-solidarioa

Irteera profesionalak

  • Gizarte ekonomiaren alorreko enpresak eta erakundeak, kooperatibak barne.
  • Ekonomia solidarioaren alorreko enpresak eta erakundeak.
  • Lan sozietateak.
  • Enplegu zentro bereziak, laneratze enpresak.
  • Kudeaketa prozesuen kalitatean eta gizarte erantzukizun korporatiboan diharduten enpresak eta erakundeak.
  • Ekonomia eta kudeaketa eredu arduratsu eta etikoetan espezifikoki trebatutako langileak behar dituzten administrazioak eta tokiko gobernuak.

XSL Content

Suggestions and requests