Ohiko galderak
- Nor izan daiteke EHUalumni?
- Ze informazio eman behar dut EHUalumni-n parte hartzeko?
- Ordaindu behar da inolako kuotarik EHUalumni-n parte hartzeagatik?
- Nola egiazta dezaket nire EHUalumniko kide izatea eskaintza eta deskontu bereziak lortzeko?
- Ze deskontu eta zerbitzu bereziak lor ditzaket EHUalumnin egoteagatik?
- Nola jar naiteke kontaktuan EHUalumniko arduradunekin?
- Zein da EHUalumniren publikoaren arreta ordutegia?
- Non dago EHUalumniren egoitza fisikoa?
- Edozein nabigatzaile erabil dezaket?
- Zer egin behar dut lortzeko pasahitza ahazten badut?
- Zer da LDAP erabiltzailea?
- Zelan sar naiteke EHUalumni orrialde pribatuan?
- Zer egin behar dut nire pasahitza aldatzeko?
Nor izan daiteke EHUalumni?
Euskal Herriko Unibertsitateak emandako titulazio baten jabea: titulu ofizialeko egresatuak, berezko tituluetako egresatuak eta Esperientzia Gelak emandako titulu baten egresatuak. Hala ere, 60 kreditu baino gutxiagoko azken ikasturteko ikasleek ehualumni-n parte har dezakete.
Ze informazio eman behar dut EHUalumni-n parte hartzeko?
EHUalumni-n izena emateko, honako hauek dira behar diren datuak: NAN-a, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta kontaktu telefonoa.
Ordaindu behar da inolako kuotarik EHUalumni-n parte hartzeagatik?
Hasierako izen ematea zein EHUalumni zerbitzuko iraunkortasuna doakoak dira.
Nola egiazta dezaket nire EHUalumniko kide izatea eskaintza eta deskontu bereziak lortzeko?
"EHUalumni naiz" - "Nire EHUalumni ziurtagiria" atalean aurki dezakezu ehualumniko kide izatearen ziurtagiria.
Ze deskontu eta zerbitzu bereziak lor ditzaket EHUalumnin egoteagatik?
"Abantailak" - "Zerbitzuak eta deskontuak" atalean aurki dezakezu informazio eguneratua.
Nola jar naiteke kontaktuan EHUalumniko arduradunekin?
Inolako zalantzarik izatekotan, bidal ezazu ehualumni@ehu.eus helbide elektronikora, edo dei ezazu 946 017 150 telefono zenbakira edo 688673757 telefonora.
Zein da EHUalumniren publikoaren arreta ordutegia?
Astelehenetik ostegunerako arreta ordutegia:
- Goizean: 9:00 – 13:00
- Arratsaldean: 15:00 – 16:30
Ostirealeko arreta ordutegia:
- Goizean: 9:00 – 14:00
Udako arreta ordutegia (ekainetik iraileko 15era arte), astelehenetik ostiralera arte:
- Goizean: 9:00 – 14:00
Abuztuan zentrua itxita egongo da.
Non dago EHUalumniren egoitza fisikoa?
Basoko Etxean gaude, Agirre Lehendakari 81 zenbakian, Bilbon.
Edozein nabigatzaile erabil dezaket?
Oro har, baina 9. baino gutxiagoko Internet Explorer bertsioetan zabalgarri batzuk ez direla irekitzen detektatu dugu. Horregatik, "Bateragarritasun Bista" eta "Dokumentu modua" IE9ra aldatu behar dira, F12 sakatzean irekitzen den zabalgarrian.
Zer egin behar dut lortzeko pasahitza ahazten badut?
Erabiltzailea edo pasahitza ahazten baduzu, ehualumni@ehu.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko duzu arazoaren berri emanez eta pasahitz berria eskatuz. Alta emandakoan jarritako helbide elektronikora erabiltzaile eta pasahitz berria bidaliko zaizu.
Zer da LDAP erabiltzailea?
LDAP (Lightweight Directory Access Protocol), UPV/EHUko zerbitzu askotan sartzeko erabiltzailea da.
Unibertsitateko kredentzial korporatiboak ere deitua.
LDAP erabiltzailea inoiz izan ez duten pertsonei, email baten bidez helduko zaie, gaueko inskripzio prozesu informatikoan, eta pasahitzarekin batera ehualumni web pribatuan sartzeko beharrezkoak dira.
Zelan sar naiteke EHUalumni orrialde pribatuan?
- EHUalumni web publikoko behekaldean, "EHUalumni sarrera" ezkerraldeko bannerrean, LDAP erabiltzailea eta zure pasahitza sartu behar dituzu.
- EHUalumni web publikoko goikaldean, "Hasi saioa" botoi urdinean, LDAP erabiltzailea eta zure pasahitza sartu eta hurrengo pantailan behekaldean klikatu "Orrialde pribatuak".
Zer egin behar dut nire pasahitza aldatzeko?
Bilatu estekan sartu behar duzu, eta ezkerreko zutabean, Pasahitza atalean, Aldatu aukeratu.