eGela eta eGelaPI eskuliburuak

eGelako berrikuntzak 2024/25 ikasturtean

2024/25 ikasturterako eGelaren bertsio berriak aldaketak dakartza ikastaroko elementuen antolaketan eta funtzionalitateetan. Konfigurazio-aukerak goialdean agertzen dira, erabiltzailea dagoen tokiaren araberako  aukerak erakusten dituen laster-menu batek: ikastaroa, jarduera bat, kalifikazio-liburua… Ezkerreko alboko panelean indize dinamiko bat baino ez dago, eta ikastaroan zein posiziotan gauden nabarmentzen du. Antolaketari dagozkion aldaketa hauez gain, hobekuntzak aurki daitezke Galdera Bankuan eta baita Galdetegi, Zeregin eta Datu Base jardueren funtzionamenduan ere. Gainera, Ikasle Galdetegia izeneko jarduera berri batek aukera ematen du ikasleen galdera-sortak kudeatzeko eta galdera-bankuan sartzeko.