Ikerkuntza: funtsezko oinarriak
Lerro nagusiak
Estatuko eta autonomiako unibertsitate-legedian eta UPV/EHUko Estatutuetan jasotako printzipio orokorren arabera, Zuzenbide Zibil Saila ikerketa egitera deitua dago, hain zuzen ere jakintza sortzeko, kritikatzeko eta transmititzeko, horrela lagunduko baitu jakinduria areagotzen eta gizartea garatzen, bai oinarrizko ikerketa eta zientzia aplikatua eginez, bai lortutako emaitzak gizarteratu eta inguruko alor sozioekonomikoan txertatuz:
Oinarrizko zientzia
- Printzipioa: ikerketa egiteko askatasuna.
- Helburua: ekarpenak egitea ezagutza teorikora, eta alor juridiko-zibilean garatu beharreko berrikuntza zientifikora.
Zientzia aplikatua edo teknikoa
- Printzipioa: inguruko gizarteari zerbitzuak eskaintzea, bereziki gizarteko erakunde publiko eta pribatuei, eta agente juridiko profesionalei.
- Helburua: ingurune sozioekonomikora lotzea, hau eginez nagusiki:
- Ikerkuntza aplikatua garatuz, euskal gizartearen behar eta interes sozial, kultural eta ekonomikoak asetzeko asmoz, baita euskal hiritarrenenak ere.
- Jakinduria eta berrikuntza tekniko juridiko zibilak zabalduz, agente sozial, kultural, ekonomiko eta juridiko guztiengana helduz.
Lan- eta ikerketa-alorrak
Zuzenbide zibilaren eremua
Pertsona, obligazioak, kontratuak, erantzukizun zibila, jabetza, eskubide erreal mugatuak, familia, oinordetza.
Izaera zientifikoa eta teknikoa duten lanak
Arau-testuak prestatzea, txostenak, irizpenak, ponentziak, kontsultak, hitzaldiak.
Ezagutza zabaltzeko baliabideak
- Erakunde eta entitate publiko eta pribatuekin erlazioak eta hitzarmenak ezartzea.
- Euskal gizartearen ondare intelektuala, kulturala eta zientifikoa aberasteko ekimenetan eta haren garapen ekonomikoan eta ongizatean parte hartzea.
- Profesionalen etengabeko prestakuntza eta goi mailako irakaskuntza eskatzen duten gizarteko beste taldeen etengabeko prestakuntza edo bizitzan zeharrekoa sustatzea.