IXA
Izena: | Hizkuntzen Prozesamentu Automatikorako - Ixa taldea | |
Akronimoa: | IXA | |
Deskribapena: |
Ixa diziplina anitzeko ikerketa-taldea da, 25 urtetik gorako esperientzia duena. Gaur egun, 33informatikari eta 10 hizkuntzalari baino gehiagok osatzen dute. Diziplina anitzeko taldea izanik, taldeko kideak UPV/EHUko hainbat fakultateetara eta sailetara atxikita daude, eta horietako 7 Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak dira (Lengoaia eta Sistema Informatikoak eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailak). Ikerketa-taldeak biltzen dituen gai guztien artean, eskolako kideek itzulpen automatikoan eta testu medikoen prozesamenduan (medikamentuen kontrako erreakzioen detekzioa, entitate klinikoen azterketa automatikoa, etab.) lan egiten dute batez ere. |
|
Ikerketa-ildoak: |
Adimen Artifiziala Hizkuntzen Prozesamendu Automatikoa Testu medikoen Prozesamendua Itzulpen Automatikoa |
|
WEBgunearen URLa: | http://www.ixa.eus/ | |
Kontaktua: | Izena | Koldo Gojenola Galletebeitia |
E-maila | koldo.gojenola@ehu.eus |