2021 06 10 - Webinar - Ikerlan: Open House Talent Cybersecurity
Date
10/06/2021 10/06/2021, 10:00 - 12:00
Industria-produktuak eta -zerbitzuak gero eta gehiago digitalizatzen direnez, zibersegurtasun industriala funtsezko eremu bihurtu da enpresen jarduera babesteko. Gizartean gero eta garrantzi handiagoa duenez, are garrantzitsuagoa da ikerketa eta zibersegurtasuneko talentuan inbertitzea.
IKERLANen konpromiso handia dugu gizartearentzako industria-zibersegurtasuneko talentua garatzeko. Funtsezkoa da unibertsitateekin batera ikerketa teknikoa sustatzen jarraitzea, bai eta gure talentua sustatzea ere, pertsonen ikerketa-karrera hobetzeko.
Horregatik, web mintegi honetara gonbidatzen zaitugu, zibersegurtasunaren eremuak eskaintzen dituen aukera profesional desberdinak partekatzeko eta bereziki, IKERLANeko zibersegurtasun industrialaren arloko taldeetan ikertzaileek izan ditzaketen ibilbideak ezagutarazteko.
Era berean, inguruko punta-puntako unibertsitateetako ordezkariek parte hartuko duten panel bat izango dugu, eta arlo honetako erronkak, aukerak, ikuspegiak eta esperientziak partekatuko ditugu haiekin.
Agenda
Hauek dira jorratuko ditugun gaiak:
10:00 Ongietorria
10:05 Talentua zibersegurtasunean
Iratxe Martin, Basque CyberSecurity Center (BCSC)
10:10 Talentua IKERLANen: harrobiarekiko apustua eta garapen etapak
Nerea Burutaran, IKERLAN
Aukerak Zibersegurtasunean Sistema Txertatuetarako
David González, IKERLAN
Aukerak Zibersegurtasunean Plataforma Digitaletarako
Aitor Urbieta, IKERLAN
10:30 Talentu Foroa unibertsitateekin, erronkei eta aukerei buruz
11:00 Zibersegurtasuneko laborategietara bisita (birtuala eta presentziala)
12:00 Lunch-pack bertaratzen direnentzat*
* Laborategiak aurrez aurre bisitatzeko interesa duten pertsonentzako leku batzuk ditugu (edukiera mugatua). Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat helbide honetara: marketing@ikerlan.es
Eman izena dohainik hurrengo estekan: