ITP Saria

ITP-Aero saria

ITP AERO SARIA, AIREKO ETA ESPAZIOKO PROPULTSIOARI BURUZKO GRAL/MAL ONENARI

Deskribapena

1.500€ euro jasoko ditu saritutako Gradu Amaierako Lanaren/Master Amaierako Lanaren egileak.

2024ko maiatzetik 2025eko apirilera bitartean Bilboko Ingeniaritza Eskolan defendatu eta kalifikatutako Gradu Amaierako Lan edo Master Amaierako Lan guztiak aukeratu ahal izango dira, kasuan kasuko sariaren gaiari buruzkoak badira.

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko apirilaren 30 arte, beti irekita

Ikasle interesdunak eskabidea aurkeztu beharko du, honako hauek eginez:

a).- Parte hartzeko online formularioa bete, horri eskabidea erantsita, tutoreak eta ikasleak behar bezala sinatuta.

b).- posta elektronikoz enpresa.eib@ehu.eus helbidera pdf bat bidali GRAL/MALren kopiarekin edo deskargatzeko esteka batekin, gaian "Enpresaren izena + SARIA" adieraziz.

Eskaera aurkeztuta, ikasleak onartzen du sariaren epaimahaiak (bai Eskolaren aldetik, bai enpresaren aldetik) bere defentsarako aurkeztutako GRALaren/MALaren memoria eskuratzeko aukera izan dezan. Onartzen du, halaber, enpresak eskabideko datu pertsonalak eskuratu ahal izatea, bai eta harreman pertsonala izatea ere, sariaren finalisten artean aukeratua izan zein ez.

Epaimahaia:

Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta ITP Aeroko adituen panela.

Saria ematea 2025eko ekainean egingo den ekitaldi publiko batean.