Informazio bibliografikoko baliabideak - Arkitektura
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- AENORmas: : Indarrean dauden UNE arauak, AENOR-ek landuta eta hartuak.
- Arts & humanities database: ProQuest plataformaren datu basea, artea, arkitektura, diseinua, historia, filosofia, musika, literatura, antzerkia eta kultura ikasketei buruzko ehunka izenburu dituena.
- Inspec: Fisika, informatika, ingeniaritza (elektrikoa, elektronikoa, kontrolekoa, ekoizpenekoa).
- Pidgeon digital: Ikus-entzunezkoen bilduma da; bertan egungo arkitekto, ingeniari, paisaia arkitekto eta diseinatzaileen hitzaldiak jasotzen dira eta oraindaino 200 elkarrizketa baino gehiago biltzen ditu.
- RIBA: Royal Institute of British Architects-en katalogoak nazioarteko arkitektura-aldizkarietan argitaratutako artikuluen informazio bibliografikoa ere jasotzen du. Erlazionatutako argazkiak eta irudiak ikusteko aukera ere ematen du.