Prácticas

Praktikak

Borondatezko praktikak (graduak)

Graduko 120 kreditu gaindituta, matrikulatutako ikasleek borondatezko praktikak egin ditzakete kanpoko erakunde batean. Praktika horiek ez dute aurrez zehaztutako iraupenik edo ordutegirik, eta edozein alditan egin daitezke, betiere abuztuaren 31 baino lehen amaitzen badira (ikasturtearen amaiera eta aseguru akademikoen indarraldia).

Kanpoko praktikak egiteko 2 bide daude:

  • PraktiGes-aren taula kontsultatzea. Hainbat titulaziotako ikasleei enpresek eskainitako praktikak kontsultatzeko eta haietan izena emateko aukera ematen du. Sartu Gaur/Borondatezko Praktikak/'Bilatu' botoia erabiliz (eskuinaldean)
  • Adostutako praktika: ikasleak praktikak egiteko enpresa edo erakunde bat aurkitzen du bere kontura. Fakultatean praktikak izapidetzen dituen pertsonarengana jo behar da datuak PraktiGes aplikazioan grabatzeko.

Praktikak egiteko, beharrezkoa da aldez aurretik praktiketako HITZARMENA sinatzea (= Araudiaren IV. eranskina). Hitzarmen horretan, datak, ordutegia, guztizko orduak, egin beharreko zereginak eta irakaslearen (= enpresako tutorea) eta tutorearen (= Fakultateko irakasle bat) izenak agertuko dira.

Praktikaldia amaitutakoan, ikasleak memoria bat beteko du Gaur bidez, instruktoreak txosten bat eta irakasle tutoreak haren ebaluazioa. Azken hori aldekoa bada, ikasleak egindako praktika-orduen azken ZIURTAGIRIA eskatu ahal izango du Gaur bidez. Praktiketako 150 ordu ziurtatuz gero, hautazko 6 ECTS kreditu amortiza daitezke (= ikasketa-planeko aukerako irakasgai bakarra, 3. edo 4. mailakoa).

Lan arlora igarotzeko beken programa

Eusko Jaurlaritzaren urteko deialdia (baldintzak alda daitezke): 360 orduko praktikak hiru hilabetez. Ikasle graduatu berriei edo 4. mailan daudenei zuzenduak. Horiek eskuratzeko, ezinbestekoa da enpresa edo erakunde batek aldez aurretik hautagaia onartzea.

Nahitaezko praktikak edo practicuma (masterrak)

Honako master hauek:

  • Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra
  • Zeramika: Artea eta Funtzioa masterra
  • Pintura Masterra

derrigorrezko irakasgai bat (practiticum) dute ikasketa-planean, enpresa edo erakunde batean egiteko. Ikasleak masterraren arduradunarekin jarri behar dira harremanetan, eta hark emango die practicuma egiteko erakunde laguntzaileen zerrendaren berri.

Borondatezko praktikak (masterrak)

Masterreko ikasleek beren titulazioaz arduratzen diren irakasleengana jo beharko dute.

Nazioarteko praktikak (graduatuak)

Kudeaketa unibertsitate enplegugunetan egiten da.