Ziurtagiriak eskatzea
1. Ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria
Ikasleak ikasturtea amaitzean doan eska dezake ikasturte horretako kalifikazioen ziurtagiria, NANa aurkeztuta. Ikasleri informatzeko baino ez du balio.
2. Norberaren ziurtagiri akademikoa
Unibertsitateak digitalki egingo ditu Norberaren Ziurtagiri Akademikoak.
WEB bidez eskatzea:
- Eskaera GAUR aplikazioan egiten da
- Nahitaezkoa da posta elektroniko pertsonala ematea ziurtagiri digitala helbide horretara bidali al izateko
- Hizkuntza aukeratu
- Ordainketa egin
- Gaueko prozesuan ziurtagiri digitala sortuko da eta ikasleak hurrengo egunean jasoko du bere helbide elektronikoan
Eskaera idazkaritzan:
Weben bidez egiten den bezela, hizkuntza aukeratu eta helbide elektroniko bat eman behar da ziurtagiri digitala bidaltzeko.