Arkitektura Masterreko Matrikula – 2024-2025
Ikasle berriak
Plaza erreserbatu duten eta matrikulatzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleak (gradudunak edo gehienez ere 9 kreditu gainditzeke eta/edo GrALa egiteke graduko titulua lortzeko ikasleak)
MASTER GELA aukeratzeko formularioa
Matrikula formalizatu ondoren eta uztailaren 31 baino lehen bete behar da
2024-25 ikasturteko informazioa (ordutegiak, azterketak, master-gelak, MALa)
Matrikula formalizatu ondoren eta uztailaren 31 baino lehen bete behar da
2024-25 ikasturteko informazioa (ordutegiak, azterketak, master-gelak, MALa)
Epeak
- Uztailak 18 eta 19. Izena emateko lehenengo bi epeetako ikasleak
- Uztailak 29. Izena emateko hirugarren epeko ikasleak
Matrikula modu PRESENTZIALEAN egingo da
Taller 02-03 _ Beheko Solairua (Oñati Plaza, 2)
Taller 02-03 _ Beheko Solairua (Oñati Plaza, 2)
Hitzordua
- Ikasleek posta elektronikoz jasoko dute matrikula egiteko eguna eta ordua.
- Bertara joaterik ez baduzu, baimendutako pertsona bat bidali beharko duzu.
Entregatu beharreko dokumentazioa
*Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria (Familia Ugaria, Desgaitasunak, Genero Indarkeriaren Biktimak… )
Beste unibertsitate batzuetako ikasleek honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
- NAN Fotokopia
- Argazki bat NANaren tamainakoa
- Gradu tituluaren edo eskatu izanaren frogagirien fotokopia
- Espedientearen Ziurtagiri Pertsonala eguneratua (Graduatu Ez diren ikasleak)