Hitzaldia: Saskibaloi egokitua
Noiz eta non
2023/04/24, 17:00
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Apirilaren 24an, 17:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, Bera Bera Kirol Klubak, gurpildun aulkiko saskibaloi-hastapeneko eskola baten arduradunak, hitzaldia emango du, kirol egokituaren modalitate hau jendeari hurbiltzeko.
Hizlarietako bat Iker Iglesias izango da, aipatutako eskolako entrenatzailea eta UPV/EHUko ikasle ohia. Beste hizlaria Joxan Botas izango da, taldeko lehen entrenatzailea, nazioartean esperientzia duena.
Hitzaldiak ordubeteko iraupena izango du. Ondoren, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen ondoan dagoen Gipuzkoako Campuseko saskibaloi kantxara joango dira.
Bertaratzea librea eta doakoa da edukiera bete arte.