-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresako ikasleen graduazio berria
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/05/20
![](https://ehu.eus/documents/10136/53332271/graduacion-economia-empresa-2022-2023_web.jpg/5b793bdb-5c5e-590e-1afd-f35a4697da28?t=1716195062418)
Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako 2022-2023 promozioko tituludunen graduazio ekitaldia egin zen Ignacio María Barriola Zentroko auditorioan, Donostian. Guztira 130 ikaslek jaso zituzten diplomak. Gainera, 2022-2023 promozioko aparteko sariak, bikaintasunez graduatutako pertsonei zuzendutako diplomak, Berlingo FHWko titulazio bikoitzekoak eta Metropolia University of Applied Sciences (Helsinki) eta XI. promozioko ‘Nazioarteko Areagotzea’ sariak banatu ziren.
Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa izan ziren ekitaldiko buru. Ana Beraza Gipuzkoako koordinatzaileordeak ere parte hartu zuen ekitaldian. Gainera, Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordea eta Junkal Gutierrez Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea bertaratu ziren. Miguel Trueba Elorza Gipuzkoan zonako Rural Kutxako arduradunak, Nerea Treviño ASPEGIko gerente eta ikasle ohiak eta, promozio honetako ikaslearen izenean, Julen Galarza eta Irati Aguirre ikasleek parte hartu zuten ekitaldian. UPV/EHUn 25 urteko zerbitzua eman duten pertsonei ere omenaldia egin zitzaien. Ekitaldiaren emanaldi musikala Attrium Ensemble taldeak egin zuen.