Aitziber Garmendiak, Ibon Gaztañazpik eta Jon Mayak ireki zuten ehualumniren aurkezpen festa, eta bertara Euskal Herriko Unibertsitateko 400 ikasle ohi bertaratu ziren. Guztiak oso desberdinak. Hala ere, badugu elkargune bat: gure unibertsitatea", esan duenez sarearen presidente Iñigo Lamarcak. Eta guztiak izan ziren ekitaldiaren protagonista.
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
ehualumni: gure iragana, gure etorkizuna
Unibertsitateari esker lotutako 400 pertsona bildu dira UPV/EHUko ikasle ohien sarearen aurkezpenean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2016/04/15
![Irudia](/documents/10136/5400878/ehualumni_presentacion_web.jpg/23b1e0e8-0ae5-4b33-8954-5a2a8d1bcbd8?t=1460714472000)
Bizkaia Aretoan ikasle ohien ezusteko hitzak entzun ziren berriro elkar ikusteagatik. Eta ikasle denborako oroimenak ere partekatu zituzten: Leioako, Portugaleteko, , Eibarreko, Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko taberna, apunteen batzordeak, jaiak…
Festan, duela 30, 25, 20 urteko ‘Uni'ko irudiak ikustean barreak eta iruzkinak agertu ziren. Eta, taulatik, Maialen Lujanbiok, Alaia Martinek, Beñat Gaztelumendik, Kirmen Uribek, Mari Luz Estebanek, Bittor Rodriguezek eta Irrintzi Ibarrolak bertaraturakoekin partekatutako esperientziek ere irriak atera zituzten.
Belén Frau, Borja Sorazu, Joseba Jauregizar, Iraia Iturregi, Nélida Zaitegi, Mauri Lazcano, JJ Sanz, Pedro Esnaola… dira 1980. urtetik UPV/EHUn ikasi duten 300.000 ikasleetariko batzuk. Kopuru hori eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %14a balio berekoak dira. Asko gara, eta sarea ehuntzen jarraituko da gaur egun UPV/EHUn ikasten ari diren emakume eta gizonekin. "Ekimen honekin gure unibertsitateko kide izatearen harrotasuna bultzatu nahi dugu", azpimarratu zuen Iñaki Goirizelaia errektoreak. Atzo lehenengo urratsa eman genuen.
Argazkiak: Mitxi. UPV/EHU
Irudi galeria
-
Jon Mayak ehualumniren aurkezpen festa ireki zuen. -
Aitziber Garmendia eta Ibon Gaztañazpi, festaren aurkezleak. -
ehualumnik ibilbidea ireki du. -
ehualumni batzuk Bizkaia Aretoan. -
Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujambio. -
Kirmen Uribek unibertsitateko sasoia gogoratu zuen. -
Maria Luz Esteban, Bittor Rodriguez eta Irrintzi Barriolak unibertsitatearen lehena eta oraina gogoratu zuten. -
ehualumniren presidente Iñigo Lamarca eta UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia. -
Kukai taldeak ekitaldia itxi zuen. -
ehualumni gara!