-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk irakasle berriei harrera egin die
Lehenengo argitaratze data: 2014/10/09
![](https://ehu.eus/documents/10136/3062106/profesorado+novel.jpg/a7018020-7c10-4d26-9990-b4167ce6f04c?t=1417532732000)
UPV/EHUk azken hiru urtean irakaskuntzan hasi diren irakasle berrien harrera jardunaldia egin du. Ekitaldian, irakasleria berria Unibertsitateko egituraz eta funtzionamenduaz jaso du informazioa, eta prestakuntza arloko behar pertsonalaz hausnarketa egin dute, baita irakaskuntzan eta ikerkuntzan garatu beharreko gaitasunaz ere.
SAE-HELAZ Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak antolatutako jardunaldiak UPV/EHUko idazkari nagusi José Luis Martin eta errektoreorde hauek bildu ditu: Irakasle eta ikertzaileen arloko Xabier Etxaniz; Ikerketaren arloko Fernando Plazaola; Euskararen arloko Jon Zárate; eta Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Amaya Zárraga. Zientzia eta Teknologia Fakultatean egindako ekitaldian Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak ere parte hartu du. Irakasle berriei hizlariek azaldu diete hainbat alderdi, besteak beste, ibilbide akademikoa, ikerketa zientifikoa, UPV/EHUko hizkuntza politikoa, Euskara Batzordearen egitura, eleaniztasuna, eta graduak e graduondokoak kudeatzeko arautegi akademikoak.