-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Kontzertuak campusean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/11/29, 19:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian izango da Nadine Khouriren emanaldia, ‘Kontzertuak campusean’ kontzertu programaren barruan.
Libanoarra, Londresen bizi den arren, Nadine Khourik deserrotzearen alaba gisa definitzen du bere burua, eta kontatzen du bere kantuak minetik sortzen direla, kanpotarra dela betiko jakitearen sentimendu mingarriak eraginda. Halabeharrez, bere musikak eskaintzen ditu malenkonia sakona, zintzotasuna eta izaera konfesionala, bai eta edertasun lasai eta dotorea ere. Bere ahots espektral, bero eta delikatuak Hope Sandoval, Stina Nordenstam edo Julee Cruiseren ahotsak gogorarazten ditu, eta atmosfera ameslari, aztoragarri eta zirraragarriak eraikitzeko premisa akustikoak ditu abiapuntu. Ez da harritzekoa John Parish ospetsuak, emakumezko ahotsetarako gustu bikainaz baliatuta, beronengana jo izana, ez eta Nick Cave sosegatuena, The Walkabouts hautseztatuenak, eta Tindersticks zinematikoenak gogorarazten dizkiguten estudioko bi disko bikain ekoitzi izana ere.