-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Beñat Caira Lago ikasle ohiak irabazi du Robot beka
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren matrikularen kostu osoa estaltzen du bekak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/27
![Ezkerretik eskuinera, Jaume Carot, Universitat de les Illes Balears unibertsitateko errektorea, Beñat Caira Lago eta Bernat Bonnín, Robot, S.A. enpresako presidentea.](https://ehu.eus/documents/10136/42408054/becarobot_web.jpg/d07656e9-162a-fab3-5e57-560fe4ea77d9?t=1677483615018)
Beñat Caira Lago Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Automozio Ingeniaritza graduko ikasle ohiak Robot beka irabazi du Balear Uharteetako Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterra egiteko, “Rally edo drift ibilgailuentzako pedalier baten diseinua eta optimizazioa” izeneko gradu amaierako lanari esker.
Robot SAk sortu eta UIBk Balear Uharteetako Unibertsitatea-Emprendida Fundazioaren bidez (FUEIB) eta Goi Eskola Politeknikoarekin (EPS) lankidetzan deitutako bekak Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko matrikularen kostu osoa estaltzen du 2022-23 eta 2023-24 ikasturteetan. Sariak ikasleen ahalegina aintzatetsi eta lan mundura sartzen lagundu nahi die, kalifikazio maila altua eskainiz.