-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren
Noiz eta non
2023/09/29, 18:00
Kokapena
Eibar (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, irailak 29, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2022-2023 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.
Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko IX. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.
Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Ana Aranzabe, Teknikerreko zuzendariorde nagusia, eta Patxi Alkorta Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango dira.
EGITARAUA
- Sarrera.
- Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.
- Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
- Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak.
- Ana Aranzabe, Teknikerreko zuzendariorde nagusi andrearen hitzak.
- Javier Aranceta, Centro Stirling-eko zuzendari jaunaren hitzak.
- Ikasleen ordezkarien hitzak.
- Diploma banaketa.
- Langileei esker onak.
- Amaiera. Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde jaunaren hitzak.
- Dantza erakustaldia eta UPV/EHUko koroaren ekitaldia.