-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
Gizarte Hezkuntza Munduko egunean, 'Kontaturiko istorioak ehuntzen'
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/02 Noiz arte: 2015/09/30, 11:00 - 09:07
![](https://ehu.eus/documents/10136/4534421/educacion+social.jpg/46bdac69-e01f-488b-ad94-9f1e8d862bad?t=1443542575000)
Deskribapena
#Edusoday2015 jardunaldiak batuko ditu bizi-esperientziak eta kontaketak UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan
Ostiralean, urriak 2, 11:00etan, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Aretoan¸ #Edusoday2015 Gizarte Hezkuntza Munduko eguna izango dela bide, Kontutariko istorioak ehuntzen jardunaldia egingo da. Ekitaldia UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Gizarte Hezkuntzako Graduko irakasleek eta ikasleek antolatu dute, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoarekin eta Educablog taldearekin batera.
Gurutze Ezkurdiak, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Tamara Hernándezek, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko buruak, eta Maite Arandiak, Gizarte Hezkuntzako Graduko koordinatzaileak emango diote hasiera topaketari.
Jardunaldi horrek bilduko ditu bizi-esperientziak kontatuko dituzten gizarte hezkuntzan profesionalak, hala nola Pedro Silva, Andrea Correa, Salma Mustafá eta Jesús Barcia. Topaketan hauek ere hartuko dute parte: Gontzal Zubiaur —Gizarte Hezkuntzako ikaslea—, Oliver Reviriego —ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonekin lan egiten duen kidea— eta Borja Pérez eta Rubén Ontiveros —umoristak eta Qué vida más triste telebista-saioaren aktorea eta zuzendaria—.
Gizarte hezkuntza lanbidea ezagutzera ematea da jardunaldiaren xedea, baita egoera zailak bizi diren pertsonak bideratzen eta hobetzen lagundu duten profesionalak ere. Era berean, topaketak gizarte-hezkuntzan lan egiten duten lagunen ikuspuntua eskainiko du eta, azkenean, profesio horri ekitean umorearen garrantzia nabarmenduko du.