-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
Lan eta gizarte aholkularitzako profesionalen lehen topaketak antolatuko ditu UPV/EHUk
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/28 Noiz arte: 2015/05/29, 16:00 - 20:00
![](https://ehu.eus/documents/10136/3943668/workers.jpg/c2654745-32ca-485e-953f-6f8dba7a863d?t=1432558368000)
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 28, 16:00etan, UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate eskolan (Leioako Campusa) hasiko dira "Enpresa krisiak eta langileen funtsezko eskubideak" topaketak. Jardunaldian lehen aldiz bilduko dira lan eta gizarte aholkularitzako profesionalak unibertsitatean bi eztabaida egunerako.
Topaketa honen xedea, enpresa krisien eta funtsezko eskubideen fenomenoa ikuspegi judizialetik, akademiko-ikertzailetik eta profesionaletik partekatzea da beraz.
Lehengo esparruari dagokionez, jurisprudentzia izanen da aztergai nagusia. Bigarren esparruan berriz, gai juridiko eta ekonomiko aplikatuei buruzko ikerketaren, irakaskuntzaren eta esku hartze profesionalaren inguruan sakondu egingo da. Azkenik, langileei negoziazio prozesuetan eta justizia epaitegietan defendatzeko aholku ematen dieten profesionalen ikuspegia azaleratuko da.
Hiru mahai-inguru izanen dira:
- [Maiatzak 28] "La administración de justicia ante la crisis empresarial y la protección de los derechos fundamentales de los trabajadores y trabajadoras"
- [Maiatzak 29] "La conexión entre intervención profesional y docencia e investigación"
- [Maiatzak 29] "Los profesionales en el asesoramiento social"
Mahai inguruak gazteleraz emanen dira eta bertan parte hartuko duten hizlarien artean, hauek dira besteak beste atzeman daitezkeenak: Garbiñe Biurrun Mancisidor UPV/EHUko irakaslea, epailea eta EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoko burua. Miquel Àngel Falguera Baró, Kataluniako Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko epailea eta gizarte jurisdikzioko aldizkariko (Jueces por la Democracia) zuzendaria. Eduardo Gutiérrez ekonomialaria eta CCOOko Kabinete Interfederalekoa.
Xehetasun gehiagorako, web atarira jo.