-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena, martxoaren 24an ikasleek egindako etenaldi akademikoan izandako kalteak direla eta
Errektore taldeak jakitera eman ditu martxoaren 24an izandako etenaldi akademikoaren ondorioz unibertsitateak izan dituen kalteak 55.000 eurokoak izan direla
Lehenengo argitaratze data: 2022/03/31
Bestalde, errektoreak Ikasleen Kontseiluak martxoaren 24rako deitutako etenaldi akademikoaren ondorioz izandako kalteen berri eman du; izan ere, etenaldi hori oinarri, gazte gutxi batzuk hiru campusetako hainbat zentrotan sartu eta pintadak egin zituzten eta altzariak hondatu. Euskal Herriko Unibertsitateko errektorego taldeak aringarririk gabe gaitzetsi zituen indarkeria ekintza horiek, eta salaketa jarri zuen Ertzaintzan. Baina, orain, uste du garrantzitsua dela gizarteari ekintza horiek ekarri dituzten kalteen berri ematea, kalte horiek ondasun publikoei eragiten baitiete: horiek konpondu beharra dago, eta, beraz, horretan gastatu beharko da beste helburu batzuetarako izan zitekeen diru publikoa. Guztira, unibertsitatearen ondarean eragindako kalteak 55.000 €-koak dira.
Eva Ferreira errektorearen iritziz, “ulertezina da hezkuntza publikoaren alde deitutako etenaldi baten ondorioz ondasun publikoak suntsitzea. Gutxiengo batek eragin zituen ekintza zigorgarri horiek, baina jasota utzi behar ditugu egindako kalteak. Unibertsitate publikoa herrialde honetako pertsona guztien ahaleginarekin mantentzen da, unibertsitatera joan daitezkeen pertsonen ahaleginarekin eta horretarako aukerarik ere izan ez dutenen ahaleginarekin. Guztiei eman behar diegu egiten dugunaren berri, haien ahaleginarekiko errespetu handia erakutsiz, eta jokabide bortitz eta suntsitzaileak irmo gaitzetsiz".